APNABIko zentroek hobekuntzak jaso dituzte udako asteetan

APNABI Autismo Bizkaiko zenbait zentrok instalazioak hobetu dituzte udan zehar. Besteak beste, Goikoa etxean irisgarritasuna hobetu da. Plataforma jasotzaile berri bat instalatzeaz eta eskaileretako baranda ordezkatzeaz gain, bainugela berregokitu dute, eta orain gurpil-aulki batekin sar daiteke bertara. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak bidalitako zehaztapen teknikoak hartu dira kontuan. Mendialdeko etxean ere pintura-lanak…

Bilbobusek APNABIrekin lankidetza egin du berriz, bere flotaren irisgarritasuna hobetzeko

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonek eta profesionalek parte hartu dute, bigarrenez, Bilbobuseko instalazioetan eta zerbitzuetan irisgarritasun unibertsala hobetzeko diagnostikoa egiten. Lankidetza berri hau FEVAS Plena Inclusión Euskadi eta Puntodis enpresa espezialistarekin harreman estuan garatu da. APNABIren parte-hartzearekin, Bilboko hiri-garraioko zerbitzuak bere autobus-flota berrirako hobekuntzak aztertu…

Areetako EAZko erabiltzaileek eta profesionalek lagundu dute Getxoko parke bioosasungarrien irisgarritasuna hobetzen

APNABI Autismo Bizkaiako Areeta eguneko arretarako zentroa (EAZ) laguntzen ari da Getxon zenbait parke biosaludagarri garatzen. Horrela, autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonen beharretara hobeto egokitzea bilatzen dute. Instalazioen ardura duen KIDO enpresak APNABIren lantaldeko hiru profesional eta erabiltzailen laguntza izan nahi izan du, Areeta auzoko parkea testatu eta doitzeko….

APNABI eta Bizkaiko Gurutze Gorria elkarlanean ari dira gida bat sortzeko anbulantzietan AENdun pertsonei laguntzeko

APNABI Autismo Bizkaiaren eguneko arretarako zentroen (EAZ) partaidetza- eta hausnarketa-taldeak lankidetza estua izan du Bizkaiko Gurutze Gorriarekin azken hilabeteetan, anbulantzietan autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten pertsonei laguntzeko gida bat sortzeko. Bizkaiko Gurutze Gorriaren Prestakuntza Zentroko Osasun Larrialdietako ikasle talde bati esker garatu da proiektua. Horren bidez, irisgarritasuna erraztu nahi da,…

APNABIk irisgarritasunari buruzko prestakuntza eskaintzen die Bilbao Bizkaia Museoetako profesionalei

APNABI Autismo Bizkaiak Bilbao Bizkaia Museoetako hezkuntza-saileko profesionalei irisgarritasunari buruzko prestakuntza-jardunaldi bat eman die. Hauen artean, Bilboko Berreginen Museoa eta Euskal Museoa daude, hiriko zaharrenetako bi. Bertan, esperientziak partekatu dira, eta Autismoaren Espektroaren Nahastea (AEN) duten pertsonei jarduera edo bisita gidatuak egitean zein alderdi kontuan hartu behar diren nabarmendu dira,…