Zabalik dago APNABIren 2022ko Familiei Laguntzeko Programetan izena emateko epea

APNABIren Familientzako Laguntzak dagoeneko aurkeztu du 2022rako arnasketa, udaleku ireki eta jarduera ludikoen eskaintza – Lehen Txikipark-, eta eskaerak formalizatzeko epea ireki du. AENdun pertsonaren familiari laguntzeko eta haren bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko pentsatuta eta diseinatuta daude proposamen horiek, kontziliazio pertsonala, lanekoa eta soziala bultzatuz. APNABIren Aisialdi arloa da autismoa duten…

AENa duten pertsonen anai-arrebei laguntzeko taldekako topaketak hasiko dira

Autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonen anai-arrebentzako laguntza-talde espezifikoak eskainiko ditu APNABI Autismo Bizkaiak udazken honetan, lehen aldiz. ‘Anai-arrebak ‘izenpean, 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta egongo dira hasiera batean. Ez da inolako terapiarik egingo. Helburua da pertsona horiek ezagutzea eta elkargune bat sortzea, haien antzekoak diren pertsonekin partekatu…

Gurasoen lehen topaketan emozioen kudeaketa landu dute

APNABI Autismo Bizkaiak guraso-taldearen lehen saioa eskaini zuen joan den larunbatean, martxoaren 13an. Topaketa horretan emozioen kudeaketari buruz eztabaidatu eta hausnartu zuten. Hitzordua presentzialki egin zen Iralabarriko Eguneko Arreta Zentroko (EAZ) aretoan Bilbon, COVID-19aren aurka indarrean dauden segurtasun neurri guztiak errespetatuz. Parte hartu zuten familiek oso positiboki baloratu zuten hitzordua,…