APNABI LANek lanbide-orientazioko zerbitzu berri bat jarri du abian desgaitasuna duten pertsonentzat Durangon, Lanbiderekin lankidetzan

APNABI LANek, APNABI Autismo Bizkaiaren arlo soziolaboralak, enplegurako orientazio-bulego berri bat inauguratu zuen urtarrilaren 21ean, Lanbiderekin lankidetzan. Durangon egongo da, eta Durangaldea, Lea Artibai eta Arratia Nerbioi eskualdeetako desgaitasunen bat duen edonori zuzenduta egongo da, ez autismoa bakarrik. Taldea APNABI LANeko profesionalek osatzen dute, desgaitasunen bat duten pertsonak laneratzeko kualifikazioa…

APNABI LANek Autismo Españaren bidez emandako AENan espezializatutako lan-prestatzaile ikastaroa amaitu da

Abenduaren 31n amaitu zen Autismo Españak eskainitako lan-prestatzaile ikastaroa, autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonentzako espezialitatea duena eta APNABI LAN, APNABI Autismo Bizkaiako arlo soziolaboraleko enplegu-unitateko talde profesionalak tutorea duena. Irailaren 27tik aurrera garatu da. Saio birtualen bidez, APNABI LANeko taldeak bere eredua eta ikuspegia partekatu ditu, gaur egun Estatuan…

Enplegu Lagundua ingurune arruntetan gizarteratzea eta laneratzea bultzatzeko tresna gisa finkatzen ari da

2021 honetan 10 urte beteko dira EcA Foroa -Enplegu Lagundua- sortu zenetik. APNABI eta Euskadiko beste 11 erakunde inguru arruntetan desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzearen eta laneratzearen alde lan egiten dute. Efemeride horrek agerian uzten du enplegu lagunduaren metodologia sendotu egin dela helburu hori lortzeko. APNABI LANen kasuan, enplegu lagundua da…

APNABIren jarduera ez da etengo Eguberrietako asteetan

APNABI Autismo Bizkaiaren eguneko arretarako zentroek (EAZ), kontsulta-zerbitzuak eta Aldamiz ikastetxeak Eguberrietako oporraldiei ekin diete dagoeneko. Hala ere, elkarteko etxebizitzek, aisialdirako eta Familiei Laguntzeko ekimenek eta APNABI Lanen enplegu-programek lanean jarraituko dute datozen asteetan. Hori guztia, azken hilabeteetan bezala, erakunde eskudunek COVID-19 delakoaren aurka ezarritako prebentzio- eta segurtasun-neurriak errespetatuz garatuko…

APNABI Lan eta Lan Berri foru programari esker, AENdun 14 pertsona erreprografian trebatu dira

Joan den abenduaren 21ean amaitu zen APNABI Lanek, APNABIren gizarte- eta lan-arloak, eskaintzen duen autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten gazteentzako lan-trebakuntzako ikastaroa. Programari esker, 2020an 14 pertsona erreprografiako laguntzaile gisa trebatu dira. Formakuntza hori Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak bultzatutako Lan Berri programari esker egin izan da,…

APNABI Lanek ikastaroa eskaintzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren LEPrako, adimen-urritasuna duten pertsonei zuzenduta

Bizkaiko Foru Aldundiak adimen-urritasuna duten pertsonentzako lanpostu publiko batzuk eskainiko ditu 2021ean. Horretarako, APNABI Autismo Bizkaiaren gizarte- eta lan-arloak, APNABI Lanek, prestakuntza-ikastaro bat eskainiko du —erabat doakoa—, deialdia prestatu nahi duten autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonei laguntzeko. LEP honetan parte hartzeko ez da titulazio zehatzik behar, baina ezinbestekoa da…

APNABI Lanek Bizkaia Demaren Ekintzailetza Astean parte hartu du

Aurten ere, APNABI Lan gizarte- eta lan-arloak Ekintzailetzaren Astean parte hartuko du, urriaren 26tik 30era, Bizkaia Dema Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak antolatuta. Hitzaldiak, tailerrak eta aholkularitza saioak eskainiko dituen ekitaldiak pertsona ekintzaileen topagunea izan nahi du, gaurkotasunari eta joerei buruzko ezagutza sortzeaz gain. Duela bi urtetik, APNABI Lanek AENdun…

APNABI LANek enplegurako prestakuntza ekintzak abiatu ditu aurrez aurre

APNABI Lan, APNABIren sustapen sozio-laboraleko arloak, urriaren 1ean, ostegun honetan, autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten pertsonentzako enplegurako prestakuntza programa berriro aktibatu du, eta aurrez aurre jarri du, gainera. Hau da 2020ko bigarren deialdia, eta abendura arte luzatuko da. Lehena otsailean hasi zen, baina martxoan eten behar izan zen, osasun alertagatik. Maiatzetik…

Elkarrizketa-zikloa: Horrela bizi izan du AENdun pertsona batek lehen lerroan lan egiteak COVID-19 delakoaren osasun-larrialdian

Ivan Dario Henao APNABIko bazkidea den AENdun gaztea da. Eguneko Arreta Zentrotik eta AZLAN zentro okupazionaletik igaro ondoren, elkartearen Laguntza bidezko Enpleguaren programari esker, IMQ Zorrotzaurre klinikan (Bilbo) atezain gisa lanean hasi zen 2020ko martxoaren 2an, alarma-egoera deklaratu baino 10 egun lehenago. Azken hilabeteotan osasunaren sektorean lanean nola bizi izan…

Entremanos arlo soziolaborala orain APNABI Lan da

APNABI Autismo Bizkaiaren arlo soziolaboralak -orain arte Entremanos- izena aldatu berri dio eta orain APNABI Lan du izena. Marka berriarekin, erakundea APNABIrekin gehiago lotu nahi da. Horrez gain, bere helburua nabarmendu nahi da, AEN duten pertsonen laneratzea sustatzekoa. Joan den uztailaren 20an, astelehena, APNABI Laneko Azlan zentro okupazionaleko neska-mutilek kartel…