Udan COVID-19ren aurrean kontuz ibiltzearen garrantzia gogorarazi du APNABIk

APNABI Autismo Bizkaiak aurreikusita zegoen bezala egiten jarraitzen du udako jarduerak garatzen, eta une oro errespetatzen ditu indarrean dauden neurriak eta COVID-19aren aurkako prebentzio-arloko gomendioak eta ezarritako jarduera-protokoloak. Era berean, harreman estua du Osakidetzarekin eta kasu bakoitzean erreferentzia diren erakundeekin, protokoloak aplikatzeko eta SARS-CoV-2ak eragindako gaixotasunaren kasu positiboen aurrean jardutea errazteko.

Hala ere, erabiltzaileei, erakundeko profesionalei eta elkarteko familiei gogorarazi nahi die oso garrantzitsua dela alerta mantentzea, arretaz jokatzen jarraitzea eta osasun-agintarien neurri eta gomendioei une oro jarraitzea, baita udako eta oporretako asteetan ere.

Garrantzitsua da autozainketa eta erantzunkidetasuna atsedenaldiaz gozatu ahal izateko eta irailean ohiko programa eta zerbitzuetara segurtasunez eta osasunez itzultzeko.

Comments are closed.