
APNABI Autismo Bizkaiak irailerako kirol inklusiboaren proposamen berri batean parte hartzera animatzen du. Larunbatero eta igandero, 11:00etatik 13:00etara gutxi gorabehera, Gorlizko hondartzan eta Plentziako itsasadarrean surf eta kayak ikastaroak izango dira, Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak (BKEF) antolatuta, Uribe Kosta Surf Eskolarekin lankidetzan.
Egitasmoak itsasoaz, naturaz eta abenturaz ingurune irisgarri batean gozatzeko aukera eskaintzen du. Jarduerak familia, lagun edo behar berberak dituzten taldeekin partekatzeko pentsatuta daude, dibertimendua eta ongizatea bermatuz. Saio bakoitzak begirale espezializatuen laguntza, beharrezko material guztia eta aldageletarako sarbidea barne hartzen ditu.
Prezioa 30 eurokoa da jarduera eta egun bakoitzeko.
Nola parte hartu
Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko, interesdunek APNABIko aisialdi eta denbora libreko taldearekin harremanetan jarri beharko dute, aisialdia@apnabi.eus helbidera idatziz edo 94 447 14 17 telefonora deituz, astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 16:00etara. APNABIk interesdunen datuak emango dizkio klubari, eskaera eta jarduerarekin zerikusia duten gainerako gaiak kudea ditzan.
GARRANTZITSUA: Jarduera hau Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak (BKEF) antolatzen du, Uribe Kosta Surf Eskolarekin lankidetzan. APNABIk informazioa zabaltzen laguntzen du, baina jarduera antolatzea erakunde antolatzaileei dagokie oso-osorik.
