
Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak (BKEF), Uribe Kosta Surf Eskolarekin lankidetzan, urrian zehar surf egokituko saioak egingo ditu Gorlizko hondartzan, bai eta piraguismo eta paddle surf egokituko diziplinak ere Plentziako itsasadarrean. 8 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude.
Jardunaldiak urriko larunbat eta igande guztietan egingo dira, 11:00etatik 13:00etara, gutxi gorabehera. Teknikari espezializatuen laguntza izango dute, beharrezko kirol-material guztia emango zaie eta aldagelak erabiltzeko aukera izango dute.
Parte hartzeko baldintzak eta kuota mantendu egiten dira aurreko deialdiekin alderatuta: 30 euro jarduera eta egun bakoitzeko.
Nola parte hartu
Interesa duten pertsonak APNABI Autismo Bizkaia elkarteko Aisialdi eta Denbora Libreko Arloarekin harremanetan jar daitezke aisialdia@apnabi.eus helbide elektronikoaren bidez edo 94 447 14 17 telefonoaren bidez, astelehenetik ostiralera, 9: 00etatik 16:00etara.
GARRANTZITSUA: Jarduera hauek Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak (BKEF) antolatzen ditu Uribe Kosta Surf Eskolarekin elkarlanean. APNABIk informazioa zabaltzen laguntzen du, baina jarduera antolatzea erakunde antolatzaileei dagokie oso-osorik.
