Zu ere bazara zure elkartearen irudia

imagen-asociacionFEVAS-Plena Inclusión Euskadi elkarteak “Zu ere bazara zure elkartearen irudia” izeneko ikastaroa antolatu zuen joan den urriaren 21ean. Ikastaro hori beraizik zuzendu zitzaien adimen ezgaitasunak dituztenei eta FEVAS mugimenduko elkarteek atenditutako bestelako garapen-nahasteak dituztenei.

Ikastaro horren helburua zen elkarteetako kideei aholku praktikoak eta tresnak ematea komunikatzaile onak izan daitezen, hots, beren erakundeen bozeramaile izan daitezen ekitaldi publikoetan parte hartzean.

“Plena Inclusión Castilla y León” elkarteko komunikazio arduradun Eva Martín de Pedrok eman zuen ikastaroa, zeinak alderdi teoriko bat eta alderdi praktiko bat izan baitzituen.

APNABIko ordezkari gisa Zentro okupazionaleko bi pertsona joan ziren, Álvaro eta Imanol, eta ikastaroan izandako esperientzia kontatu digute: “Urriaren 21eko prestakuntza-saioa oso interesgarria izan zen. Hainbat aholku eman zizkiguten jendaurrean komunikatzeko, adibidez, hitzaldiak ematean gizabidetsuki, modu atseginean, txukun eta arduratsuki hitz egitea. Ariketa praktikoak ere egin genituen. Funtsean, oso ikastaro garrantzitsua izan zen, eta errepikatzeko modukoa”. (A.F).

“Ikastaroa oso ondo egon zen, adiskide berriak egin ditut eta prestakuntza-saioa eman zuen pertsona oso atsegina eta profesionala zen. Gizarteratzearekin lotutako gaiak landu genituen, adibidez, nola tratatu behar diren pertsonak botoa ematera hauteskunde-mahaira hurbiltzen direnean, azaroan berriro izango ditugulako hauteskundeak, eta ezgaitasuna duten pertsonek ere bozkatuko dute”. (I.Y.)

Comments are closed.