2020ko udazkeneko aisialdiko jardueretan izena emateko epea zabalik

APNABI Autismo Bizkaiaren Aisialdi Arloak dagoeneko aurkeztu ditu 2020ko udazkenean egingo dituen jarduerak, eta, horrekin batera, izena emateko epea ireki du. Uztailaren 16ra arte egongo da zabalik. Eskaintzak, 4 urtetik gorakoentzat, erakunde eskudunek COVID-19aren kutsatzea saihesteko adierazitako protokolo eta neurriei jarraituko die uneoro.

Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek hogei bat proposamenen artean hautatu dezakete, udazkeneko larunbat eta igandeetarako diseinatuak, 2020ko iraila eta abendua bitartean. Horien artean nabarmentzekoak dira eguneko irteerak, mendi-ibiliak, natur edo hiri inguruneetarako txangoak eta inguruko udalerrietan antolatzen diren jardunaldi eta azoketan parte hartzea. Kuotak 10€ eta 45€ bitartekoak dira, proposatutako jardueraren arabera. Eskaintza osoa hemen dagoen dokumentuan kontsulta daiteke.

Izen ematea

APNABIko bazkideek uztailaren 16ra arte bidal dezakete beren intereseko jardueretarako eskaera. Horretarako, esteka honetan dagoen formularioa bete ahal izango da, edo elkartearen egoitzan (Sabino Arana, 69 – Bilbao) izena emateko fitxa bete eta entregatu. Fitxa hori posta arruntaren bidez bidaliko da etxera, uztaileko Familiak informazio-buletinarekin batera.

Aisialdi arloko taldea zalantzak argitzeko edo informazioa zabaltzeko prest dago tlibre@apnabi.org helbide elektronikoan edo 944 47 14 17 telefonoan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Klubak

Era berean, aipatzekoa da irailean abiatuko direla APNABIren aisialdi-taldeak. Uda ondoren talde horietan izena emateko aukera izango da. Talde horiek astero elkartzen dira hainbat jardueratarako. Gaur egun, APNABIk manga-klubak, kirol-klubak eta askotariko ekintza soziokulturalak egiten dituzten taldeak ditu, besteak beste.

Inklusioa

Aisialdi arloak bat egiten du APNABIren xedearekin: autismoaren espektroko nahasmenak (AEN) dituzten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea. Hala, pertsonei zuzentzen zaie, beren bizi-ziklo osoan garapen pertsonal eta sozialerako denbora libre aberasgarria bizi dezaten. Horretarako, komunitate-baliabideak eta laguntzak eman eta sustatzen ditu, gozatzeko, gizarteratzeko eta gizarte-harremanak garatzeko.

Hori lortzeko, aisia indibiduala edo partekatua erabiltzen da, betiere gainerako komunitatearen baldintza beretan eta ahalik eta modu autonomoenean parte hartuz. Proposamenak planifikatzean, parte-hartzaileen gustuak, lehentasunak edo zaletasunak eta interesak hartzen dira kontuan.

Comments are closed.