Elkartea
Apnabi-Autismo Bizkaia irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, interes publikokotzat jotzen dena eta Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten bizkaitarren familiak biltzen dituena. Erreferentziazko erakundea da bere ekintza-esparruan.
Oculto
NORTZUK GARA?
Apnabi-Autismo Bizkaia irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, interes publikokotzat jotzen dena eta Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten bizkaitarren familiak biltzen dituena. Erreferentziazko erakundea da bere ekintza-esparruan.
Guraso talde baten ekimenez sortu zen 70eko hamarkadaren amaiera aldera, jabetu baitziren ezinbestekoa zutela bat egitea, nahasmena, ziurgabetasuna eta beldurra gaindituz, etorkizun hobea eraikitzeko beren seme-alabentzat. Guraso haien borondatea lehen garaipena izan zen AENdunen bizitza duintzeko prozesu haren hastapenetan, une hartan autismoa termino mediko bat baino ez baitzen, haurren psikiatria eskuliburuetan bakarrik agertzen zena. Argi izpi hark argitu zuen garai ilun hura, AEN bat zuten pertsonak ez baitziren irteten beren etxeetatik edo zentro psikiatriko goibel haietatik.
Gaur egun, APNABI Autismo Bizkaia elkarte sendo eta ezagun bat da. 1.000 familia eta 220 profesional baino gehiagok osatzen dute, eta orduko espiritu berberarekin jarraitzen du, erakundeen eta beste eragile batzuen lankidetza duelarik. Zerbitzu-sare eta jarduera-programa zabala eskaintzen du, AEN bat duten pertsonek kalitatezko erantzun integral eta indibidualizatua jaso dezaten beren bizi-ziklo osoan zehar.
APNABI Autismo Bizkaiak gogor egiten du lan AENdunen eskubide guztiak betetzen direla bermatzeko. Ideia hauetan laburbiltzen dira elkartearen helburuak:
- Autismoaren Espektroko Nahaste (AEN) bat duten Bizkaiko pertsonen eta beren familien bizi-kalitatea hobetzea.
- AEN bat duten pertsonen garapen pertsonala eta gizarteratzea ahalbidetzea.
- AENa duten pertsonek beren ezaugarri eta beharrizanei egokitutako erantzuna jasoko dutela bermatzea.
- Sentsibilizazio soziala sustatzea, hiritarrak AEN bat duten pertsonen errealitatera hurbiltzeko, eta horrela, aurrera egiteko autismoa duten pertsonen eskubideak betearazteko bidean, gizarteratze-, tolerantzia- eta errespetu-printzipioei jarraiki.
Zein antolakundetako kide garen.
Esperientziak eta gogoetak kontrastatzen dituzten hainbat forotako kide gara, helburutzat dugularik ezgaitasun intelektualaren esparruko ezagutzak partekatzea. Besteak beste, APNABI Autismo Bizkaia antolakunde hauetako kide da:
- FEVAS Adimen Ezintasuna duten pertsonen aldeko Elkarteen Euskal Federazioa (www.fevas.org)
- FEAPS Adimen Ezintasuna duten pertsonen aldeko Elkarteen Espainiako Konfederazioa (www.feaps.org)
- Autismoaren Espainiako Konfederazioa (www.autismo.org.es)
Autismoaren Europako Konfederazioa (www.autismeurope.org)
GURE HISTORIA
1978-1988 hamarkada:
Autismoa aitortzea Bizkaian eta baliabideak sortzea.
- Leo Kanner psikiatrak autismoaren espektroa definitu zuen 1943an, baina horri buruzko ezagutza mugatua da oraindik ere.
- Autismoa duten pertsonen familiek pentsatzen zuten beren seme-alabek ez zutela aukerarik. APNABI Autismo Bizkaia sortu zen. APNABI Autismo Bizkaia elkarteko kide eginez, aukera izan zuten ezagutzak partekatzeko eta elkarrekin antolatzeko, erronkatzat harturik beharrezko baliabideak eskuratzea.
- Lehen akordioak lortu ziren Administrazio Publikoarekin.
- Baliabideak sortu ziren autismoa zuten eta eskola garaian zeuden haurrentzat.
1988-1998 hamarkada:
Autismoa ez da haurren kontua.
- Autismoari buruzko ezagutza zabaldu egin zen. Jabetu ziren esku-hartzea zenbat eta goiztiarragoa izan, orduan eta emaitza hobeak lortzen zirela. Arreta goiztiarra emateko programa sortu zen.
- Gogoeten bidez ondorioztatu zen pertsona autista bakoitza bakarra dela, bere izaerak desberdin egiten duela giro guztietan, eta laguntza behar duela bizi osoan zehar.
- Gauzak egiteko modu berriak aplikatzen hasi ziren.
- Administrazio Publikoek emandako babesari esker, zerbitzuak hobetu eta sendotu ziren.
- Helduarorako baliabideak eta eguneko arreta zentroak sortu ziren.
- Gizarteratzeko baliabideak indartu eta defendatu ziren.
1998-2008 hamarkada:
APNABI Autismo Bizkaia elkartearen hazkundea eta sendotzea.
- APNABIk baliabideak eskuratu zituen autismoa duten pertsonei bizi osorako arreta emateko. Lehen etxebizitzak jarri ziren martxan.
- Familiak funtsezko zutabea dira. APNABI Autismo Bizkaia elkarteak familientzako laguntzak zabaldu zituen.
- Sendotu egin zen praktika-hitzarmenen bidezko profesionalentzako prestakuntza.
- Ezagutza partekatu zen foro desberdinetan.
- Administrazio publikoek etengabeko babesa eman zuten.
2008tik gaur egun arte:
Pertsona bakoitza da protagonista.
- Lanean jarraitzen dugu autismoa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Pertsona bakoitzaren eta bere familiaren profil eta beharrizanen arabera orientatzen dira baliabideak.
- Maila profesionalean, lanean jarraitzen dugu ulertzeko eta esku-hartzeko modurik onena aurkitzeko.
- Indartu egin da gaitasun profesionalen garapena.
- Autismoa duten pertsonen eskubideak aldarrikatzen jarraitzen dugu.
- APNABI autismoaren arloko erreferente gisa finkatu da Bizkaian.
ZER NAHI DUGU
Misioa. Zertarako existitzen gara?
Gure helburua da AEN bat duten pertsonei eta beren familiei laguntzea beren bizi-proiektua garatzen. Horretarako, laguntzak ematen dizkiegu, aukerak sortzen ditugu eurentzat eta saiatzen gara gizarte justu eta solidario batean sar daitezen, eskubide osoko hiritarrak direlako. Misio hori betetzeko, gure jardueretan zorrotz zaintzen ditugu kalitatea eta konpromiso etikoa, eta erantzun kolaboratiboak sortzen ditugu.
Ikuspegia. Zer izan nahi dugu?
Erreferentziazko elkartea gara autismoaren espektroko nahasteen arloan, eta posizio hori mantendu nahi dugu.
- Pertsona ulertzea dugu helburu. AEN bat duen pertsona bakoitzarentzat eta bere familiarentzat horixe da lehen urratsa esku-hartze onena aukeratzeko. Horrek identifikatzen gaitu, eta bakarrak gara horregatik.
- Ezagutza sortzen eta partekatzen dugu.
- Beste eragile batzuekin kolaboratzen dugu.
- Berritzaileak gara.
- AEN bat duten pertsonen eta beren familien parte-hartze aktiboa lortzen dugu antolakundean.
Baloreak. Zertan sinesten dugu?
Hauek dira definitzen eta inspiratzen gaituzten baloreak:
- Pertsonarenganako orientazioa (unibertsaltasuna, konfiantza eta baikortasuna dira gure ezaugarriak).
- Lidergo partekatua eta talde bateko kide izatearen sentimendua.
- Aukera-berditasuna.
- Kualifikazioa eta berrikuntza.
- Inguruarekiko harremana (erantzukidetasuna, lankidetza publikoa eta elkarrentzako laguntza).
APNABI 2020>2030 estrategia
Ezagutu hemen APNABIren plangintza estrategiko berria, AENdun pertsonen eta haien familien bizi-proiektua errazteko xedean aurrera egiten jarraitzeko
ANTOLAKUNDEARI BURUZKO INFORMAZIOA
- Kontzertuak, hitzarmenak eta dirulaguntzak, 2020
- Organigrama
- Informazio ekonomikoa, 2020
- Iradokizunak, kexak eta erreklamazioa calidad@apnabi.org
- Asebetetze inkesta
- Estatutuak.
- Kalitate Politika.
ZERBITZUAK, ZENTROAK ETA PROGRAMAK
APNABI Autismo Bizkaia elkartearen jarduerak hainbat eremutara hedatzen dira: kontsultak, AEN bat duten pertsonei diagnostikoa eta tratamendu espezializatu goiztiarra emateko; hezkuntza, Aldamiz ikastetxean ematen dena, giro egituratuan, eta proiektu eta tailerretan oinarritutako metodologiarekin; eguneko arreta, irizpide polibalentearekin ematen dena, eta AEN bat duten eta eskola garaia bukatu duten pertsona guztientzat irekia dena; etxebizitza zerbitzuak, eredu komunitario batekin planteatuak; familientzako laguntzak, zeintzuen bidez laguntzaile-lana egin eta programak garatzen baitira familien atseden eta arnasaldi premiak asetzeko eta gainkarga emozionala murrizteko; eta aisialdia eta denbora librea. Era berean, APNABIk sustapen soziolaboraleko eremu bat ere badu, non AEN bat duten pertsonek trebetasun funtzionalak barneratzen baitituzte gizartean sartzeko eta enplegu bat izateko.
HEZKUNTZA
Eskola funtsezko elementua da pertsona guztien etorkizuneko garapenean. AEN bat duten pertsonei hezkuntza ematea funtsezko printzipioa da bizi-kalitate ona izan dezaten, eta horregatik dago hezkuntza APNABI Autismo Bizkaia elkartearen ekintza guztien oinarrian.
Hezkuntza Eremuan, APNABI Autismo Bizkaiak bi programa desberdin kudeatzen ditu, kasu bietan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin hitzartuta: Hezkuntza Bereziko Aldamiz Ikastetxearen bitartez kudeatzen den eskolaratze programa pribatua eta arreta ibiltariko programa bat.
Ikasgeletako arreta zuzena. Aldamiz ikastetxea
APNABI Autismo Bizkaiak hezkuntza programa berezia eskaintzen die AEN bat duten pertsonei, hau da, beren ezaugarri eta beharrizanei erantzuten diena, aukera izan dezaten beren komunitatea ulertzeko eta bertan moldatzeko gaitasunak barneratzeko.
APNABI Autismo Bizkaiak hezkuntza arloan eskaintzen dituen zerbitzuen ezaugarri nagusia da pertsona bakoitzarengan zentratutako arreta ematen dutela, “autismodun pertsonetatik” harago doana. Ororen gainetik, AEN bat duen persona bat, haur, nerabe edo gazte bat da, eta bere bizitzaren protagonista izan behar du.
Hezkuntza Sailarekin hitzartutako ikasgelak hiru zentro desberdinetan daude, kokatuta dauden auzoko komunitatean bertan txertaturik. Asmoa da autismoa duen ikasleak ikaskuntza faktoretzat har dezala eskolaratzearen testuinguru soziala, komunitateko kide bihurtu dadila, eta hala, ingurukoek ezagutu, errekonozitu eta baloratu dezatela.
Arreta ibiltaria
Irakasle ibiltariak ditugu, eta ikastetxeetara joaten dira ikasleak ikastetxe arruntetan eskolatuta dauden kasuetarako. Era berean, profesionalentzako sentsibilizazio- eta orientazio-jarduerak egiten ditugu ikastetxe bakoitzaren hezkuntza premiei erantzuteko.
KONTSULTAK
GOIZ – Arreta goiztiarra
APNABI Autismo Bizkaiak arreta goiztiarreko zerbitzu bat du, AEN bat duten edo izan lezaketen 0 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendua.
Zerbitzu hori Bizkaiko Foru Aldundiko arreta goiztiarreko programarekin lotuta dago.
Programak:
- Haurraren balorazioa.
- Bakarkako lana garapenaren eremu guztietan, haurrarekin eta familiarekin.
- Sentsibilizazio eta komunikazio taldeak.
Hauek dira ematen ditugun tratamendu modalitateak:
- Jarraipen Globala 0-12 hilabeteko haurrekin eta beren familiekin. Astean saio bat.
- 13 eta 72 hilabete bitarteko haurrentzako eta beren familientzako Tratamendu Global Intentsiboa. Astean saio bat edo bi.
Tratamenduen iraupena eta maiztasuna kasuan-kasuan zehazten da eta aldiro-aldiro berrikusten da.
Programa klinikoa
APNABI Autismo Bizkaiak haur eta gazteentzako (0 eta 18 urte bitartean) osasun mentalerako arreta programa bat eskaintzen du AEN bat duten edo izan lezaketen pertsonentzat, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin adostutako hitzarmen baten bidez.
Helduei eta beren familiei arreta ematean, aholkularitza, laguntza eta orientazioa ematen diegu AENaren diagnostikoa baieztatzeko, eta baita ere bizitzan eman daitezkeen bestelako egoeretarako.
Programak:
- Tratamendu eta jarraipen psikologikoa, bakarka edo taldean.
- Tratamendu eta jarraipen psikiatrikoa.
- Arreta sozio-familiarra.
EGUNEKO ARRETA
Eguneko Arreta Eremuan elkarrekin koordinaturik gaude bai familiekin eta bai AEN bat duten pertsonek jasotzen dituzten baliabideekin, orientazioa emateko beren premiei ondoen egokitzen zaizkien ibilbideei buruz.
Eremu horren helburua da AEN bat duten pertsonen bizitza ingurune naturaletan garatzea, gizarteratzea ahalbidetzeko. Horregatik, erantzun indibidualizatuak bilatzen ditugu, pertsona bakoitzaren ezaugarri eta interesetara egokitzen direnak. Programek funtzionalak izan behar dute, eta baita ere esanguratsuak eta eguneroko bizitzarako baliagarriak.
Gainera, hainbat jarduera gauzatzen dira, batzuk egoitzan bertan eta besteak handik kanpo. Pertsona guztiek parte hartzen dute jarduera horietan, bakoitzaren beharrizan, gustu eta lehentasunen arabera.
APNABIko Eguneko Arreta Zentroetan garatzen diren jarduerak honela egituratzen dira:
Gizarteratze jarduerak:
Baliabide komunitarioen erabilpena eta parte-hartze soziala indartzera bideratutakoak.
Egokitzeko gaitasunak garatzeko jarduerak:
Multzo honetan sartzen dira helduaroan ahalik eta modu autonomoenean moldatzeko behar diren gaitasun eta trebetasunak mantentzeko edo barneratzeko ekintza guztiak.
Ongizate emozionalarekin lotutako jarduerak:
Esperientzia positiboak ahalbidetzen dituzte, segurtasuna sustatzen dute eta estres egoerak murrizten dituzte, asebetetze pertsonala eta norberaren kontzeptu positiboa lortzeko.
APNABI Autismo Bizkaia elkarteak lankidetza-hitzarmenak ditu BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO GIZARTE EKINTZA SAILAREKIN, EGUNEKO ARRETA – EGUNEKO ZENTRO ZERBITZUA eskaintzeko.
Zerbitzu hori zabalik dago urtean 214 egunetan, eguneko erregimenean, 7 ordu eta erdiz, astelehenetik ostiralera.
Eguneko zentro batean sartzeko bete beharreko baldintzak:
- Espainiako edo Europar Batasuneko beste Estatu kide bateko naziotasuna izatea.
- 18 urte edo gehiago eta 64 urte baino gutxiago izatea.
- %33ko edo gehiagoko ezgaitasun-gradu aitortua izatea.
- Menpekotasun balorazioaren ziurtagiria izatea.
- Plaza bati edo itxaro-zerrendan sartzeari uko egin ez izana.
- Autismoaren espektroko nahasteak edota haur-psikosia duten haurrei zuzenduta dago.
Nola eskatu behar da eguneko zentro bat?
Ezgaitasuna duen pertsona bat eguneko arreta – eguneko zentro zerbitzuan sartzeko, lehenbizi Arreta Programa Indibidual (API) bat onartu beharra dago, zeinak argi esango baitu eguneko zentro batean sartzea dela beretzako baliabide aproposena.
Salbuespen gisa, eredu normalizatuan eginiko eskaera bat onartu daiteke.
Eguneko zentroan plaza bat esleitzea
Ezgaituentzako Zentroetarako Arretaren Beharraren Gizarte Adierazlearen arabera baloratuko da Eguneko arreta – Eguneko Zentro zerbitzuan sartzeko baldintza orokorrak betetzen dituzten pertsonen egoera soziala. Balorazio mediko eta psikologikoa lagungarri izango da interesdunaren profila erabakitzeko.
Datu horiek denak kontuan hartuta, onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten pertsonak plaza esleitzeko prozesuan sartuko dira.
Informazio gehiago:
ETXEBIZITZAK
APNABI Autismo Bizkaia elkarteak egoitza eta etxebizitza zerbitzua eskaintzen du, komunitateko etxebizitza-eredu batean oinarriturik, talde txikitan eta laguntza indibidualizatu pertsonal eta sozialekin. Hala, APNABIren etxeetan bizi diren pertsonek hiritar guztiekin partekatzen dituzte komunitateak eskaintzen dituen zerbitzuak.
Plaza eskuratu behar baduzu etxebizitza batean senitarteko batentzat –seme-alaba, neba-arreba…-, komeni zaizu APNABIren zerbitzuak eskatzea, jarraitu beharreko urratsei buruzko orientazioa eta informazioa emango dizutelako.
Eskatutako plazak iraunkorrak edo aldi-batekoak izan daitezke. Azken horiek larrialdi egoeretarako edo atsedenaldietarako izan daitezke. Bizkaiko Foru Aldundiak erabakiko du zein den pertsona bakoitzarentzako baliabide egokiena.
Etxeen helburu orokorra da espazio egonkor bat eskaintzea, AEN bat duten pertsonak bertan bizi daitezen eta gaitasun pertsonalak eta iaiotasunak gara ditzaten segurtasun, goxotasun eta errespetuzko giroan, beren beharrizanak asez, bizikidetza sustatuz eta ingurune komunitarioak ahalbidetuz.
Helburu hori lortzeko, bakarkako programak diseinatu behar dira eta beharrezko laguntzak eskaini behar dira AEN-a duen edonork bere erabakiak har ditzan eta, ahal duen neurrian behintzat, bere bizitza eta etorkizuna nolakoak izango diren erabaki dezan.
Programak
Etxeak hainbat irizpideren arabera daude egokituta: pertsona bakoitzaren beharrizanak eta behar dituen laguntzak, bertan bizi den jende mota eta adina. Etxeetako egoiliar guztiak dagokien Eguneko Arreta Zentroetara, eskoletara, tailer okupazionaletara, eta abar joaten dira goizeko 10:00etatik arratsaldeko 16:30era.
APNABI Autismo Bizkaia elkartean kalitatezko eredu inklusiboa bultzatzen dugu, premia pertsonalei egokitua eta beharrezko laguntzak emango dituzten profesionalez osatutako lantaldeak bermatua.
- Helduentzako etxeakHelduaroan sartzean eskubide osoko kide bezala sartzen dira komunitatean. Besteak beste: etxebizitza propioa izateko eta etxe familiarretik independizatzeko eskubidea dute.
Helduaroan garrantzitsua da bizi proiektu bat izatea, hartarako behar dituen erantzun egokiak sortzeko. Guk kontuan hartzen ditugu eskolan egon den bitartean garatu dituen gaitasunak, pertsona horren historia, bere desio eta interesak, indar-guneak, familiaren iritzia eta laguntza naturalak. Azterketa osotu horren bidez proiektu pertsonalizatu eta integral bat sortu ahal izango dute. - Adin txikikoentzako etxeak
AEN bat duten eta babesgabetasun egoeran dauden adin txikikoei laguntzeko zerbitzu espezializatua da, familiatik kanpoko aldi-baterako harrera egiten diena. Adin txikikoa bertan biziko da, eta gaitasun pertsonalak eta iaiotasunak garatuko ditu segurtasun, goxotasun eta errespetuzko giroan, bere beharrizanak asez eta bizikidetza sustatuz.Bizkaiko Foru Aldundiko haurtzaro sailak egiten du babesgabetasun egoeraren balorazioa. - Bizitza erdi-independenterako laguntzakBizitza erdi-independenterako Helduen Etxebizitzek beharrezko baliabide eta estrategiak eskaintzen dituzte garapena, hezkuntza, interesak eta bizi-kalitatea sustatzeko, ahalik eta independentzia maila handienarekin.
APNABI Autismo Bizkaia elkarteak lankidetza-hitzarmenak ditu BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO GIZARTE EKINTZA SAILAREKIN, EGOITZA ZERBITZUA eskaintzeko.
Zerbitzua zabalik dago urteko 365 egunetan: eguneko arreta zentroak irekitzen diren 214 egunetan 16 orduz, eta gainerako 151 egunetan 24 orduz.
Egoitza batean sartzeko bete beharreko baldintzak:
- Espainiako edo Europar Batasuneko beste Estatu kide bateko naziotasuna izatea.
- 18 urte edo gehiago eta 60 urte baino gutxiago izatea.
- %33ko edo gehiagoko ezgaitasun-gradu aitortua izatea.
- Menpekotasun balorazioaren ziurtagiria izatea.
- Egoitzako plaza bati edo itxaro-zerrendan sartzeari uko egin ez izana.
- Autismoaren espektroko nahasteak edota haur-psikosia duten haurrei zuzenduta dago.
Nola eskatu plaza bat egoitza batean
Ezgaitasuna duen pertsona bat egoitza batean sartzeko egonaldi iraunkorrerako, lehenbizi Arreta Programa Indibidual (API) bat onartu beharra dago, zeinak argi esango baitu egonaldi iraunkorreko egoitza batean sartzea dela beretzako baliabide aproposena.
Salbuespen gisa, eredu normalizatuan eginiko egonaldi iraunkorreko eskaera bat onartu daiteke.
Plaza bat esleitzea egoitza batean
Ezgaituentzako Zentroetarako Arretaren Beharraren Gizarte Adierazlearen arabera baloratuko da Aldundiaren egoitza zerbitzuan sartzeko baldintza orokorrak betetzen dituzten pertsonen egoera soziala. Balorazio mediko eta psikologikoa lagungarri izango da interesatutako pertsonaren profila erabakitzeko.
Datu horiek denak kontuan hartuta, egoitza zerbitzuko plaza baten onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten pertsonak plaza esleitzeko prozesuan sartuko dira.
Plaza publiko batean sartzeko zain dagoen bitartean, eskubidea izango du zerbitzuarekin lotutako prestazio bat jasotzeko, eta horrela, egoitza pribatu batean egonaldi bat egingo balu, egonaldi hori ordaintzen laguntzeko.
Informazio gehiago:
http://www.bizkaia.eus/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=1557&idioma=CA&dpto_biz=3&codpath_biz=3|235|1557
AISIALDI ETA DENBORA LIBREA
APNABI Autismo Bizkaia elkarteak sustatutako programa eta jardueren helburua da AEN bat duten pertsonek denbora libre aberasgarria bizi dezatela, lagungarri izango zaielako beren garapen pertsonal eta sozialerako. Era berean, programa eta jarduera horien azken helburua da erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzea.
APNABI Autismo Bizkaia elkarteak baliabideak eta laguntza ematen dizkie AEN bat duten pertsonei, aukera izan dezaten bakarkako aisialdirako edo aisialdi partekaturako eskubidea erabiltzeko komunitateko gainerako pertsona guztiek bezala, ahalik eta modu autonomoenean eta gizarteratzea sustatuz.
APNABI Autismo Bizkaia elkartearen Aisialdi eta Denbora Libreko eremuak proposatutako jardueren xedea da jarduera horien hartzaileak protagonista izan daitezela, beti ere beren gustuak, interesak edo zaletasunak kontuan hartuta.
Jardueren helburua da egituraketa, normalizazioa eta gizarteratzea lortzea, egonaldi normalizatuaz goza dezaten ingurune naturaletan, presentzia izanik komunitatean eta positiboki parte hartuz.
Eremu honetan parte har dezakete 4 urtetik aurrerako APNABIko bazkide guztiek.
Begiraleak garrantzitsuak dira, jarduerez gozatzen laguntzen diete eta. Beren premiak estaltzen dizkiete eta dinamizatu eta animatu egiten dituzte ahalik eta gehien parte har dezaten.
Programak eta jarduerak
- Jolaserako programa ludikoa
– Eguneko irteerak
Jarduera horien xedea da baliabide bat eskaintzea, AEN-a duten pertsonek ohikoaz bestelako egun batez goza dezaten landa edo hiri inguruneetan, betiere inguruko bizitzan parte hartzera bultzatuz.
– Klubak:
Gazte eta heldu taldeentzako topaguneak. Beren denbora eta aisialdi aukerak antolatzen ditugu, harreman sozialak sustatuz izaera komunitarioko jardueretan parte hartuta.
- Jaietako programa:
– Ospakizunak, jaietan parte hartzea, komunitateko ekitaldiak…
- Opor eta turismo programa
– Udalekuak:
Udan egiten da (uztailean eta abuztuan).
– IMSERSO oporren programa berezia:
Aisialdi programa honek ezintasunak dituzten pertsonen ahalik eta integrazio pertsonal eta sozial handiena lortzea du helburu, eta horretarako, aisialdi, kultur edo natur ondasunetara hurbilarazten ditu.
- Kirol programa:
– Ingurumen jarduerak.
– Mendi-ibiliak: Kirol arloko jarduera ludikoa, kirola egiteko eta naturako inguruneez disfrutatzeko.
– Gimnasia: Kirol arloko jarduera ludikoa, kirola egiteko makinak eta kirol jokoak erabiliz.
– Kirol anitzak: Kirol arloko jarduera ludikoa, ariketa fisikoa egiteko hainbat kirol eginez.
- Komunitateko Baliabideak Bilatu eta Kudeatzeko Programa.
APNABI-Autismo Bizkaia Elkarteko Aisialdi eta Denbora Libreko Eremuak bitartekaritza-lana egiten du autismoa duten pertsonen interesak aisialdiko eskaintza komunitarioekin bateragarri egiteko eta hala, udal, auzo eta abarren hurbileko jardueretan parte hartzeko.
APNABI Autismo Bizkaiak, bere Aisialdi eta Denbora Libreko eremutik, garrantzia ematen dio gizarteratzeari, horixe baita bere programa eta jardueren helburu nagusia. Horrezaz gain, ahalegina egiten du pertsonei disfrutatzen laguntzeko:
- Komunitateko aisialdiko zerbitzu eta programetan sartzeko ekintzak bultzatzen ditu,
- Gizarteratzeko eta aukera berdintasuneko politikak babesten ditu.
- Bitartekaritza-prozesuak garatzen ditu pertsonak aisialdi komunitarioan sar daitezen.
- Komunitateko aisialdirako eskubidea aldarrikatzen du
APNABI LAN, SUSTAPEN SOZIOLABORALA
APNABI Autismo Bizkaia elkartearen helburu garrantzitsuenetako bat da AEN bat duten pertsona helduei behar dituzten laguntza eta baliabideak ematea, lan, prestakuntza, okupazio eta gizarte inklusioa lortu dezaten.
APNABI Autismo Bizkaia elkarteak, bere ENTREMANOS elkartearen bitartez, lan-aukera zabal eta garrantzitsua garatzen eta eskaintzen du AEN bat duten pertsonentzat.
ENTREMANOS 2001ean sortu zen APNABIk sustatuta eta babestuta. Izaera propioa duen elkarte bat da, helburutzat daukana lan aukerak sortzea ezintasunak dituzten pertsonentzat (bereziki AENa duten bizkaitarrentzat), eskubide osoko hiritar bezala aitortuak izan daitezen praktikan.
AEN bat duten pertsonek lan-ingurune malgua behar dute, egokia izango dena lortu behar dituzten helburuak aurreikusi, egituratu eta esplizitatzeko. Kontua ez da soilik askatasun ekonomikoa lortzea, baizik eta batez ere aukera gehiago izatea gizartean parte hartzeko. Behar dituzten laguntasunak eskaini behar zaizkie, eraginkortasunez garatu ditzaten beren gaitasunak.
Orientazio, jarraipen eta balorazio zerbitzua
AEN-a duten pertsonek erantzun indibidualizatua eskatzen dute lan munduan sartzeko. ENTREMANOS elkarteak ibilbide zehatzak eskaintzen ditu, pertsona bakoitzari egokitutako lan eskaintzekin eta bakoitzaren eta bere senitartekoen nahiak kontuan hartuz.
“Egonahi” Laguntzadun Enplegua
Laguntzadun enpleguaren helburua da pertsonarengan zentratutako zerbitzu- eta ekintza-multzo bat eskaintzea, batik bat, bakarkakoak. Asmoa da ezgaitasunak edo zailtasun bereziak dituzten pertsonak enpresa arrunt batean sar daitezela, bertan iraun dezatela eta barne-sustapen bidez lanpostu hobea lor dezatela, lan-merkatu irekian, profesionalen laguntzarekin eta bestelako laguntzekin.
Enplegu Zentro Berezia
ZAZPI JATETXEA
Enplegu Zentro Berezia
Telf.: 94 6071191
94-6071191
Aita Patxi Plaza 8, Bilbo
Zazpi Jatetxea zentro berritzaile bat da, ostalaritza sektorean 10 urtetik gorako esperientzia duena. Erreferente bat da Bilboko San Inazio auzoan, eta langileen %80 laneratzeko zailtasun handiak dituzten pertsonez osaturik dago. Jatetxeak erreferente izatera iritsi nahi du Bizkaiko Ostalaritzaren sektorean, ezintasuna duen pertsonari lan egonkortasuna, garapen profesionala eta bizi kalitatea eskaintzeko.
Zentro okupazionala
AZLAN DIGITAL
Zerbitzu okupazionala
Telf.: 94 4754417
Celestino Mª del Arenal plaza 12, Bilbo
Zerbitzu okupazionalaren helburua da AEN bat duten pertsonen garapen sozio-laborala sustatzea. Ahalegina egiten dute, bakoitzaren aukerak kontuan hartuta, ezgaitasunarekin lotutako oztopoak gainditzeko, euren laneratzea lortzeko, eta, bide horretatik, bizi-kalitatea hobetzeko.
Azlan Digital-en, gure laneko jarduerak garatzerakoan, pertsona dugu ardatz eta ez produkzio jarduera. Azlan Digital-en norbanako bakoitzaren garapena dugu helburu eta askotariko lan jarduerak baliatzen ditugu horretarako, zentroan dauden pertsonak adina jarduera hain zuzen, hasi administraziotik eta lorezaintzara, tartean hartuz diseinu grafikoa eta merkataritza, betiere profesionaltasunez eta enpresa kontuan hartuz.
Horrela, pertsonek auto-determinazioz parte har dezakete beren garapen pertsonalean.
APNABI Autismo Bizkaia elkarteak, ENTREMANOS Elkartearen bitartez, lankidetza-hitzarmenak ditu BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO GIZARTE EKINTZA SAILAREKIN, EGUNEKO ARRETA – EGUNEKO ZENTRO ZERBITZUA eskaintzeko. Zerbitzu hori zabalik dago urtean 216 egunetan, eguneko erregimenean, 8 ordu eta erdiz, astelehenetik ostiralera.
Zentro Okupazional batean sartzeko bete beharreko baldintzak:
- Espainiako edo Europar Batasuneko beste Estatu kide bateko naziotasuna izatea.
- 18 urte edo gehiago eta 64 urte baino gutxiago izatea.
- %33ko edo gehiagoko ezgaitasun-gradu aitortua izatea.
- Menpekotasun balorazioaren ziurtagiria izatea.
- Plaza bati edo itxaro-zerrendan sartzeari uko egin ez izana.
- Autismoaren espektroko nahasteak edota haur-psikosia duten haurrei zuzenduta dago.
Nola eskatu behar da eguneko zentro bat?
Ezgaitasuna duen pertsona bat eguneko arreta – zentro okupazional batean egonaldi iraunkorrerako sartzeko, lehenbizi Arreta Programa Indibidual (API) bat onartu beharra dago, zeinak argi esango baitu eguneko zentro okupazional batean sartzea dela beretzako baliabide aproposena.
Salbuespen gisa, eredu normalizatuan eginiko eskaera bat onartu daiteke.
Zentro okupazionalean plaza bat esleitzea
Ezgaituentzako Zentroetarako Arretaren Beharraren Gizarte Adierazlearen arabera baloratuko da Eguneko arreta – Eguneko Zentro zerbitzuan sartzeko baldintza orokorrak betetzen dituzten pertsonen egoera soziala. Balorazio mediko eta psikologikoa lagungarri izango da interesatutako pertsonaren profila erabakitzeko.
Datu horiek denak kontuan hartuta, onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten pertsonak plaza esleitzeko prozesuan sartuko dira.
Informazio gehiago:
KUDEAKETA ETA ADMINISTRAZIOA
Kudeaketa eta administrazio eremuak baliabideak ematen dizkie antolakundeko eremu desberdinei beren helburuak lor ditzaten, eremu bakoitzari buruzko ezagutzan oinarriturik eta haien premietara egokituz.
Eremua sail hauek osatzen dute:
Kudeaketa ekonomikoa
- Funtsak atzematea eta justifikatzea (Diru-laguntzak eta Hitzarmenak), Programen Jarraipena. Beste finantzaketa iturri batzuk bilatzea, aurkeztea, koordinatzea eta justifikatzea.
- Aurrekontuak egitea, kontrolatzea, desbideratzeak aztertzea eta hobekuntzak proposatzea.
- Diruzaintza kontrolatzea eta kobrantzak eta ordainketak kudeatzea.
Kontabilitatea eta Zergak kudeatzea.
- Auditoreekin, Administrazioekin eta Organismo Publikoekin harremanetan jartzea.
- Giza-Baliabideak
- Aukeratzea eta kontratatzea (Lan-poltsa, atzematea).
- Langileen kudeaketa: Gizarte Segurantzako mugimenduak, nominak egitea, istripuetarako mutualitatea…
- Langileak atzematea eta garatzea (prestakuntza, ikastaroak).
Zerbitzu Orokorrak
- Familiei eta barneko bezeroei arreta ematea eta etengabeko harremana mantentzea (gutunak, telefono bidezko arreta eta arreta pertsonala).
- Logistika: Materialak erostea, lanak eta konponketak koordinatzea, eraikinak eta instalakuntzak mantentzea eta inbertsioen jarraipena egitea.
- Erabiltzaileen garraioaren kudeaketa eta intzidentziak konpontzea.
- Sistema: Informatika eta komunikazio programen kudeaketa.
- Dokumentazio soziala artxibatu eta kudeatzea.
Lan horiek denak eraginkortasunez eginez, APNABIk bere hazkunde sostengarria bermatzen du, egokitzen, eboluzionatzen eta familiei erantzunak ematen jarraitzeko.
AITORTZAK
APNABI Autismo Bizkaiak hainbat bereizgarri eta aitortza jaso ditu antolakunde eta erakunde desberdinen eskutik, egiten duen lanagatik. Aitortza horiek berretsi egiten dute APNABIk sustatzen duen lana, eta akuilu handi bat dira AEN bat duten pertsonen eta beren familien bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko.
Kalitatearen kudeaketa
AENOR, kalitate zertifikatua
APNABI elkarteak badu AENORek emandako Kalitate Ziurtagiria (ER-1091/2001 enpresa erregistroa). 2016an berritu zen ziurtagiri hori, urte horretako ekainaren 6tik 9ra eginiko Kanpo Ikuskaritza prozesuaren ondoren. Behin AENOR-en Kanpo Auditoretza gainditu ondoren, APNABI Autismo Bizkaia elkartean egiaztatuta daukagu gure Kalitatearen Kudeaketa Sistema bat datorrela ISO 9001-2008 arauarekin.
Plena Inclusión erakundeko Kalitate-eredua.
APNABI Autismo Bizkaia elkartea 2015ean hasi zen FEAPSen ereduaren araberako kalitatearen ebaluazio-sistema aplikatzen (orain “Plena Inclusión” du izena antolakunde horrek, eta bere baitan hartzen dtitu adimen ezgaitasuna duten pertsonen federazio eta elkarteak).
Eredu horren arabera, kalitatea amaierarik gabeko bide bat da, non etengabe hobetu eta etengabe egin behar baita aurrera adimen ezgaitasuna duten eta beren familien bizi-kalitatea hobetzeko bidean.
Horretarako, APNABI Autismo Bizkaiak senitarteko, profesional eta elkarteko erabiltzailez osatutako 15 laguneko lantalde transbertsal bat dauka auto-ebaluaziorako, eta talde horrexek egin du Auto-ebaluazioa eta Hobekuntza Plana txostena.
2016an, APNABI Autismo Bizkaiak FEAPS Kalitatearekiko Konpromisoa faseko akreditazioa lortu zuen. Hori guztia posible izan da erakundeko eragile guztiek prozesu honetan agertu duten inplikazioagatik eta egindako lan eta ahaleginagatik.
Emakunde, gizon eta emakumeen berdintasun plana
- urteaz geroztik, APNABI Autismo Bizkaia elkartea bete-betean murgilduta dago emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko plan batean. Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundeak, sustatzen du plan hori, bera baita Euskal Autonomia Erkidegoan berdintasun politikak bultzatzeko, aholkularitza emateko, planifikatzeko eta ebaluatzeko ardura duen organoa.
Zeregin horrek bere baitan hartzen ditu antolakundeen interes-eremu guztiak: antolakuntzaren politika, antolakunderako sarbidea, antolakundeko kideen iraunkortasuna eta barne-sustapena, komunikazioa, datu-bilketa, kontziliazioa, sexu-jazarpena edo sexuagatiko jazarpena, zerbitzuak, eta beste hainbat.
Horretarako, 2014. eta 2015. urteetan emakume eta gizonen arteko berdintasun egoeraren diagnostikoa egin zen aipatu eremuetan, bai eta I. Berdintasun Plana, antolakundearentzako ibilbide orria dena.
2015 eta 2016. urteen artean, APNABI Autismo Bizkaia lanean aritu da Plan horretan jasotako ekintzak garatzeko Berdintasun Batzordearen bidez. Batzorde horretan ordezkaturik daude elkarteko eremu bakoitzeko, Zuzendaritzako eta enpresa batzordeko ordezkariak.
2017an APNABI Autismo Bizkaia elkarteak Emakunderen Erakunde Kolaboratzaile bezala aitortua izatea eskatuko du.
Euskararen kudeaketa eta erabilpenagatiko Bikain kalitate ziurtagiria
APNABI Autismo Bizkaia Bikain ziurtagiriaren titularra da. Bikain ziurtagiriak euskararen hizkuntza-kudeaketa aitortzen du eta elkartean duen erabilpen eta presentzia maila ziurtatzen du. Bereizgarri hori Eusko Jaurlaritzak ematen du Euskalit, kalitatea sustatzeko fundazioaren bitartez.
Bikain ziurtagiriaren maila beltza lortzeak esan nahi du APNABI Autismo Bizkaiak asko aurreratu duela 2009an hasi zuen hizkuntza normalizazio prozesuan. Urte hartan sortu zen, hain zuzen, Euskara Batzordea, beren jarduera erakundeko eremu desberdinetan garatzen zuten pertsonek osatua (eskoletan, eguneko arreta zentroetan, bulegoetan, aisialdi zerbitzuetan, familiei laguntzeko zerbitzuetan, etxeetan eta zuzendaritzan). Harrezkero, autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten pertsonen gurasoen elkarteak urteroko kudeaketa planak egin ditu, eta baita plan horiei dagozkien urte amaierako ebaluazioak ere. Prozesu horren guztiaren emaitza izan zen 2014-2016ko Euskara Plana.
APNABI Autismo Bizkaiaren Euskara Planak hainbat ekintza barne hartzen ditu, besteak beste, langile guztientzako elkarrizketa saioak antolatzea, profesionalentzako prestakuntza indibidualizatua euskarazko tele-prestakuntzaren bidez eta laguntza programa bat martxan jartzea, non euskaldun batek eta euskara ikasle batek konpromisoa hartzen baitute elkarrekin euskaraz mintzatzeko. Halaber, planak argitalpen espezifikoak hedatzea barne hartzen duenez, “Euskararen Txokoa” ezarri da laneko zentroetan, hau da, euskararekin eta APNABIrekin, eta hizkuntza politikaren definizioarekin eta zehaztapenekin lotutako gaiak argitaratzeko iragarki taula.
Hizkuntza-kudeaketaren kalitatea hobetzeko planifikatutako prozesu horren barnean eskuliburu bat ere egin da, langileek Interneteko euskara-baliabideak erabil ditzaten.
Elkartearen kudeaketako jardunbide egokiengatiko Bihotza Saria
APNABI Autismo Bizkaiak Bihotza Saria eskuratu du. Sari hori Bilbao Historiko elkarteak ematen die “bihozdun” antolakunde eta profesionalei elkartearen kudeaketa arloko jardunbide egokiak aitortzeko.
Mikel Pulgarínek, APNABI Autismo elkarteko presidenteak, jaso zuen saria, Iñigo Urkullu Lehendakariak zuzendutako sari-banaketa ekitaldian.
Gaitasun bidezko kudeaketa.
APNABI Autismo Bizkaia elkarteak bizirik mantentzen du gaitasun bidezko kudeaketa prozesua, zeina praktika komunitateen bitartez eta elkarteko profesionalen parte-hartze aktiboarekin garatzen baita:
- Profesional berriak hautatu eta haiei harrera egiteko sistema, AEN bat duten pertsonei laguntzeko hastapen-ikastaro batekin.
- Ebidentziak biltzeko formularioa praktiketan dauden profesionalentzat eta zerbitzu ez-egituratuetan hasi behar dutenentzat.
- Aldi-baterako profesionalak ebaluatzeko tresna.
- Gaitasun arloko prestakuntza, ebaluatzaileak behatu eta ebaluatzea.
Artxandako VI. Igoera
APNABI Autismo Bizkaia protagonista izan da Artxandarako VI. igoeran. Ekimen hori El Correo egunkariak sustatzen du, zeinak ekarpen aktiboa egin baitu Bizkaian autismoaren errealitatea gizarteratzeko, eta, aldi berean, proiektu desberdinak garatzeko, bere eta erakunde babesleen elkartasunezko keinuari esker. Babesle horien artean daude Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, la Caixa, Eroski eta Movistar, eta APNABI Autismo Bizkaia elkarteak eskerrak eman nahi dizkie beren laguntzagatik.
© 2017 APNABI. Pintor Antonio Guezala, 1, 2 bajo 48015 Bilbao. Telf: 944 755 704