APNABIko aisialdiko taldeek inguru hurbilean ari dira udaz gozatzen

Inguru hurbilenean dauden kirol, turismo eta kultura baliabideak erabilita ari dira udaz gozatzen. // APNABI

APNABI Autismo Bizkaiaren Aisialdi arloak dagoeneko zabaldu ditu 2020ko udarako diseinatutako proposamen guztiak. Kirol taldeak eta udako klubek aste batzuk daramate martxan eta uztailaren 1ean aisialdiko jardueren sortak aktibatu ziren.

Horri guztiari esker, udako programan parte hartu duten neska-mutilek aukera izan dute dagoeneko Añanako Gatzagak (Araba) eta Donostiako Aquariuma (Gipuzkoa) bisitatzeko, Basondo parkera txangoa egiteko, Bilboko Pikota eta Arraiz mendiak igotzeko, eta bide berdeetan zein hondartzan egun-pasak egin dituzte, baita ere kirol-jarduera batzuetako (saskibaloia, boleibola eta abar) saioak.

Nahiz eta arloak udako proposamena aldatu behar izan zuen gaur egungo osasun-alarmaren egoerara egokitzeko, parte hartzen duten pertsonak talde-topaketez gozatzen ari dira, aire zabaleko gozamena eta inguruko kultura- eta turismo-eskaintza aberatsa balioesten dituztenak. Jarduerek, gainera, agintari eskudunek COVID-19 kutsatzea saihesteko adierazitako protokolo eta neurriei jarraitzen diete une oro.

Comments are closed.