Agate Deuna

santa_aguedaJoan den asteburuan, Areeta Eguneko Zentroak jai bat antolatu zuen Agate Deuna ospatzeko. Zentroko neska-mutilak bi taldetan banatu ziren prestaketa-lanetan laguntzeko eta jai biribil bat antolatzeko.

Batzuk supermerkatura joan ziren bitartean erosketak egitera, beste batzuek abestiaren letra bilatu eta kopiak egin zituzten, bertaratu guztiek eskura izan zezaten abestia.

Beharrezko guztia prestatu ondoren, otsailaren 2an (ostirala), 11:15etan, denak elkartu ziren zentroan abesteko eta gero hamaiketakoa jateko: txokolatea eta San Blas opila.

Neska-mutilak primeran ibili ziren eta musikaz girotutako jai-egun bikain bat igaro zuten konpainia onean.

Comments are closed.