APNABI Autismo Bizkaiak bere gazteen boluntariotzako 2. auzolandegia aurkeztu du Derio Zentroan

Aurten Eusko Jaurlaritzaren Auzolandegien bidez eskainiko da, autismorik gabeko eta beste jatorri batzuetako pertsonen parte-hartzearekin espazio inklusibo bat sortzeko asmoz.

APNABI Autismo Bizkaiak bere udako boluntariotza eremua aurkeztu du, Derioko Zentroan. Erakundeak bigarren urtez jarraian proposatzen du esperientzia hori. Oraingoan abuztuaren 7tik 21era bitartean izango da, eta 18 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago (30 urtera arte, desgaitasuna duten pertsonen kasuan).

Nabarmendu behar da Eusko Jaurlaritzaren auzolandegien bidez eskaintzen den jarduera dela, eta, beraz, adin-tarte horretan edozein pertsonak parte har dezakeela, autismoa izan ala ez, eta beste autonomia-erkidego batekoa izan arren. Alderdi horri esker, APNABIk jarduera berritzaile eta inklusibo bat garatu ahal izango du, hainbat jatorritako talde batekin. Talde horrek konpromisoa hartuko du, borondatez eta eskuzabaltasunez, gizarte-proiekzioko lan bat garatzeko, jarduera osagarriekin konbinatuta.

Helburuak

  • Boluntariotzaren eremuaren helburuak honako alderdi hauek bete nahi ditu:
  • Naturgunea garbitzeko eta espazioa egokitzeko jarduerak, irisgarritasuna sortzeko.
  • Prestakuntza-ekintzak garatzea.
  • Eraikuntza bioosasungarriko tailerrak.
  • Ikastetxeko espazio ekologikoa eta baratze-eremua mantentzea.
  • Autismoa duten pertsonei ingurumen-jardueretan laguntzea.

Arratsaldez eta asteburuetan ere jarduera osagarriak egingo dira. Horien helburua parte-hartzaileen eta auzolandegia hartzen duen komunitatearen arteko harremana ahalbidetzea da. Besteak beste, jarduera ludikoak, kulturalak edo kirolekoak eskainiko dira.

Informazio guztia esteka honetan deskargatu daiteke.

Parte hartu

Jarduerak 110 euroko kostua izango du, eta tarifa horrek ostatua, mantenua eta jarduerak barne hartuko ditu, dagokion aseguruaz gain. Aurreinskripzioa Gazteaukera webgunearen bidez egin ahal izango da, hemen, maiatzaren 8ra arte.

Informazio gehiago lor daiteke esteka horretan bertan edo 945 019 501 eta 945 019 536 telefonoetan, baita gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus helbide elektronikoan ere.

Comments are closed.