APNABIko Entremanos elkarteak lanerako gaikuntza ikastaro bat sustatu du autismodun gazteentzat

empleoEntremanosek, APNABI Autismo Bizkaia elkarteko sustapen soziolaboralerako erakundeak, lanerako gaikuntza ikastaro bat egingo du Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten eta langabezian dauden gazteentzat. Iaz egin zen ikastaro horren lehen edizioa, eta ikastaroa bukatu ostean, prestakuntzan parte hartu zuten 15 lagunetik hiruk lana lortu zuten enpresa arrunt batean.

AEN bat duten gazteei merkatura sartzen laguntzeaz gain, prestakuntza emango die adar profesional espezifiko bati buruz (zerbitzu administratibo eta orokorretako operazioak), eta, aldi berean, bitartekaritza lanak egingo ditu Bizkaiko enpresetan lanean has daitezen.

Entremanos elkarteak sustatzen duen ikastaro horrek 250 orduko iraupena du, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak finantzatzen du osorik, gazteen enplegua sustatzeko programaren bitartez. Otsailaren 19an hasiko da eta maiatzaren 31ra arte luzatuko da.

empleoPrestakuntza ekintza honetan parte hartzeko baldintza hauek bete behar dira: 30 urte baino gutxiago izatea, Bizkaian erroldatuta egotea, lehen hezkuntzako ikasketak amaitu gabe izatea edo DBHko edo batxilergoko edo oinarrizko lanbide hezkuntzako ziurtagiria izatea, langabezian eta Lanbiden izena emanda egotea, eta Bizkaiko Foru Aldundiko balorazio zerbitzuaren AENen ziurtagiria izatea.

Izena emateko epea zabalik egongo da otsailaren 9tik 15era arte, www.entremanos.org/egonahi web orrian. Plazak mugatuak dira. Informazio gehiagorako deitu 651364238 telefonora, eguerdiko 14:00etatik arratsaldeko 18:00etara bitartean.

Comments are closed.