Egin zaitez lagun

APNABIren laguna

APNABIren lagun izan nahi duzu?

Behar zaitugu elkarrekin eraikitzen jarraitzeko ….

Zer da APNABIren lagun izatea?:

  • AENdun pertsonei eta beren familiei laguntzea
    beren bizi-proiektua garatzen.
  • Autismoaren arloko Bizkaiko erreferentziazko antolakundeko kide izatearen aldeko hautua egitea.
  • Gizarte justu eta solidarioago bat sustatzea.
  • Zure ekarpena jarraian ageri diren proiektuetarako erabiliko dugu,
    eta hauexek dira ekarpena egiteko metodoak:
Bizum

33470 zenbakira Bizum bat bidali dezakezu. ONG bezala onartuta gaude, Bizum-eko web orrialdean ikusi dezakezun bezala.

Kontu korrontea

Inprimakia bete eta zure kontu korrontetik hartuko dogu dirua zuk esandako zenbatekoa eta denboran.
Agiria egingo dogu eta emilez bidaliko dizugu.

Zergatik eskatzen dugu zure
laguntza?

Programa eta jarduera hauek ez dute jasotzen erakunde publiko edo pribatuen finantzaketa
espezifikorik eta garatu ahal izateko ezinbestekoa da elkartearen baliabideetara jotzea.

Familiei laguntzea bizitza bete-betea

Familiak era askotako funtzioak betetzen ditu eta oso paper garrantzitsua du bere kideen ongizate fisikoa eta emozionala zaintzeko orduan. Familiei laguntzeko programaren bitartez, APNABI Autismo Bizkaiak hainbat jarduera garatzen ditu premia horiek asetzeko: familientzako informazioa eta orientazioa; babes emozionala: guraso eta neba-arreba taldeak…; dinamizazioa: senitartekoen topaketak, hitzaldiak… eta prestakuntza eta kontziliazioa: familientzako arnasaldiak.

Denbora libre aberasgarria.

Aisialdia funtsezkoa da edozein pertsonaren bizitzan. APNABI Autismo Bizkaiako aisialdi eta denbora libreko eremuak jarduera-programa anitza eskaintzen die autismoaren espektroko nahasteak
dituzten pertsonei: udalekuak, denbora libreko klubak, mendi-ibiliak, txangoak… Jarduerak planifikatzean kontuan hartzen dira parte-hartzaileen gustuak, zaletasunak, interesak, afizioak eta
ezaugarriak.

Gure lagun egiteko, bete inprimaki hau:

Onartzen ditut lege-oharra eta pribatutasun politika*

Comentarios cerrados.