APNABIk komunikazio-kanalak berritu ditu berehalakotasun handiagoa lortzeko

APNABIk komunikazio-kanalak berritu ditu berehalakotasun handiagoa lortzeko

APNABI Autismo Bizkaiak komunikazio-kanalen sare berria aurkeztu du, familiekin nahiz erakundea osatzen duen talde profesionalarekin eta kanpoko beste eragile batzuekin duen harremanaren kalitate orokorra hobetzeko.

Papera alde batera utzita, APNABIk komunikazio-eredu digital baten aldeko apustua egin du, neurri handi batean, berehalakotasun handiagoa emango duena. Hemendik aurrera, erakundeak buletin digital edo newsletter bat bidaliko du astero, APNABI Gaur markarekin. Horrela, bi publiko nagusiei azken berriak eta beste informazio interesgarri batzuk eskainiko dizkie, berehalakotasun handiagoarekin, errazago eta eredu eskuragarriago baten bitartez. Posta elektronikorik ez duten familiei SMS bidez helaraziko zaie.

Gainera, erreportajeak, elkarrizketak, artikuluak eta berriak biltzen dituen aldizkari bat argitaratuko du erakundeak bi hilabetean behin, APNABI osatzen duten pertsonak parte hartzera animatzeko. Argitalpen interesgarri eta erakargarri bat sortuko du, elkartearen familia-izaera indartuko duena eta esperientziak partekatu eta balioan jarriko dituena.

Horiek guztiak Familiak urteko memoriarekin eta Facebook, Twitter, LinkedIn eta Youtube sare sozialetan egunero egiten den jarduerarekin osatuko dira, baita www.apnabi.eus webgunekoarekin ere.

Comments are closed.