Arnasaldi-txangoa etxaldera

granjaAPNABI Autismo Bizkaiako Familientzako Laguntza Eremuak urtarrilaren 26tik 28ra antolatutako arnasaldian, neska-mutilek bisita dibertigarri eta aberasgarria egin zuten Murrieta Etxalde-Eskolara (Galdames, Bizkaia) begiraleekin batera.

Irteera horretan neska-mutilek egun zoragarria igaro zuten kanpoan eta, gainera, bisita gidatu bat egin zuten aberez eta naturaz inguratutako ingurune zoragarri batean.

Bi gidarik labur-labur eta didaktikoki azaldu zizkieten neska-mutilei etxaldeko animaliei buruzko kontuak eta aukera eman zieten animaliak laztantzeko eta behiak jezteko.

Bai parte-hartzaileek eta bai begiraleek bikain igaro zuten eguna eta topera disfrutatu zuten.

Comments are closed.