APNABI Autismo Bizkaiak Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatuko du datorren otsailaren 15ean eta, egun horren karietara, jardunaldi tekniko eta dibulgatibo bat antolatu du, arratsaldeko 17:30etik aurrera, Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan (UPV/EHU).
Rafaela Caballerok, Sevillako Unibertsitateko Haur Psikiatriako irakasle titularrak eta Arreta Goiztiarreko Masterreko zuzendariak, “Asperger Sindromea: Diagnostikoa eta tratamenduak / Azpidiagnostikoaren arrazoia” izeneko hitzaldia eskainiko du. Era berean, aukera izango da baita ere Asperger sindromedun pertsonen ikuspegia eta esperientziak ezagutzeko hitzaldiaren ostean egingo den solasaldian.
Izena-ematea: http://www.apnabi.org/asperger/index.html