GHP 2018

Nahiz eta bukatu diren Gabonak eta urtarrila ere badoakigun aurrera, gogoan dauzkagu egun horietan elkarrekin igarotako uneak. Bilbon Gabonak ez lirateke gauza bera izango GHP gabe, eta horregatik, Aisialdi eta Denbora Libreko Eremuak jarduera berezi bat antolatu zuen urtarrilaren 4rako, eremuko haurrak Gabonetako Haur Parkera joan zitezen. Bilbao Exhibition Centre-n (Ansio, Barakaldo) antolatzen da urtero GHP.

Uste dugu GHP toki aparta dela une paregabeak igarotzeko lagunekin, eta aukera ematen diela txikienei eskolako oporretan izugarri gozatzeko eta atrakzioz eta jardueraz betetako egun batez disfrutatzeko. Jolas eta tailer egitarau zabala eskaintzen zaie eta egun horren oroitzapen onak izan dituzte urtean zehar.

Comments are closed.