Aldamiz ikastetxeko ikasleak Bilboko hiri-baratzeez gozatzen dute

APNABI Autismo Bizkaiaren Txurdinagako Aldamiz ikastetxeak Otxarkoagako eta Errekaldeko hiri baratzeetan jarduera integratzailea eginez jarraitzen dute 2020-2021 ikasturtean. Ikasleak astean bitan joaten dira ortura eta han lurra lantzen, landareak zaintzen eta sasoiko produktuak biltzen ikasten dute neska-mutilek, besteak beste.

馃摳 Hona hemen 2020ko abenduaren 15ean baratzean egindako argazkien bilduma, urteko azken hitzorduetako batean.

Ekimena Bilboko Udalaren Agenda 21 programaren parte da, eta hiribilduko 60 ikastetxek baino gehiagok hartzen dute parte. Ikasturte honetan garapen iraunkorreko helburuak lantzen ari dira, ikasleak planeta zaindu eta babestera bultzatzeko. Bai neska-mutilek bai Aldamiz ikastetxeko irakasleek konpromiso sendoa dute horretan aurrera egiteko eta eskola jasangarria lortzeko.

Comments are closed.