AEN duten pertsonentzako eta haien familientzako helduarorako trantsizioari buruzko hitzaldi informatibo berria

APNABI Autismo Bizkaiak helduaroari buruzko informazio-saio berri bat eskainiko du, helduarora igarotzeko adinean dauden Autismoaren Espektroaren Nahasmendua (AEN) duten pertsonei eta haien familiei zuzendua. Une horrek izan dezakeen konplexutasuna kontuan hartuta, elkarteko talde profesionalak alderdi juridiko eta sozialei buruzko orientazioa eskainiko du, elkarteak dituen programei buruzko informazioa partekatzeaz gain.

Hitzordua maiatzaren 30ean izango da, osteguna, 17:30etatik 19:00etara Iralabarri Zentroan (San Luis Beltran parrokiaren azpian, Torreurizar Taldea 18-20, Bilbo). Streaming bidez ere parte hartzeko aukera egongo da.

Parte hartu

Aurrez aurre zein online joan ahal izateko, izena eman behar da esteka honen bidez, 944755704 telefonora deituz edo familia@apnabi.org helbidera idatziz.

Comments are closed.