AENan espezializatutako lan-prestatzaile izateko 1. ikastaroa amaitu da, APNABI LANen tutoretzapean

28 profesionalek osatu dute APNABI LANek emandako AENan espezialista den lan-prestatzailearen prestakuntza-programa. Lehen edizio hau ContrataTEAren campus birtualean egin da, Autismo España, FESPAU eta Asperger España konfederazioaren bitartez.

Ikastaroa irailean hasi zen, eta profesionalak laneratzeko programak eta metodologiak diseinatzeko gaitzea zuen helburu. Era berean, lan-merkatu arruntean pertsonei laguntzeko tresnak eskaintzea zuen xede. Azken helburua kolektiboaren laneratzea sustatzea da. Izan ere, Europako azken datuen arabera, AENdun helduen %75 eta % 90 artean ez dute inolako lan-jarduerarik egiten.

Aintzatespena

Prestakuntza-programa hau online formatuan garatzen den eta AENa duten pertsonei buruzko lehena izan da. APNABI LANeko talde profesionalarentzat, erakundearen 20 urtetik gorako ibilbidearen aintzatespen garrantzitsua izan da, aukerak sortuz eta pertsonei enplegua lortzen lagunduz. Bi hamarkada hauetan, arlo soziolaboralak 8 pertsona babestetik 200 inguru laguntzera igaro da bere programen bidez. Gaur egun, 50 dira, urtero, enpresa arruntean lana aurkitu edo mantentzeko babesa ematen dutenak. Bilakaera positibo hori posible da, halaber, AENdun pertsonei kontratazio-aukerak eskaintzearen aldeko apustua egiten duten enpresa eta erakundeen lankidetzari esker.

Comments are closed.