APNABI Autismo Bizkaiak 30 pertsona inguru bildu zituen joan den larunbatean, urtarrilak 30, zuzeneko zumba-saio batean, ‘Aurpegi Berriak’ aisialdi-programaren barruan. Saio honetan Apnabiko neska-mutilez gain, Gaude eta Euskadiko Down Sindromearen Fundazioko neska-mutilek ere parte hartu zuten. Kirol-jardueraren ondoren, Patricia Hontavilla irakasle profesionalak gidatuta eta dinamizatuta, parte hartu zutenek inpresioak partekatzeko aukera izan zuten eta esperientzia oso positiboa izan zela esan zuten. Gainera, kirola praktikatuz ondo pasatu zutela adierazi zuten, musikaren erritmoaz eta musikak transmititzen zuen energiaz gozatuz.
Ekimena ‘Aurpegi berriak’ programaren barruan kokatzen da. Bertan, jarduerak eta solasaldiak partekatuko dira Bizkaiko beste erakunde batzuekin. Proiektuan mota desberdinetako gaien inguruko topaketak egiten dira astero, parte hartzen duten entitateek antolatuak. Helburua parte hartzen duten guztiak gozaraztea eta beste pertsona batzuekin partekatzen laguntzea da. Oraingoz, hitzordu hauek birtualki bakarrik garatuko dira.
Programan parte hartu nahi dutenek hemen dagoen formularioa bete dezakete beren interesak azaltzeko eta hurrengo topaketei buruzko informazio zehatzagoa jasotzeko prest daudela erakusteko, topaketak beren interesen arabera aukeratuz.