APNABIk irisgarritasunari buruzko prestakuntza eskaintzen die Bilbao Bizkaia Museoetako profesionalei

APNABI Autismo Bizkaiak Bilbao Bizkaia Museoetako hezkuntza-saileko profesionalei irisgarritasunari buruzko prestakuntza-jardunaldi bat eman die. Hauen artean, Bilboko Berreginen Museoa eta Euskal Museoa daude, hiriko zaharrenetako bi. Bertan, esperientziak partekatu dira, eta Autismoaren Espektroaren Nahastea (AEN) duten pertsonei jarduera edo bisita gidatuak egitean zein alderdi kontuan hartu behar diren nabarmendu dira, baita zer ikus-euskarri erabil daitezkeen hobeto ulertzeko edo erakusketetan hobeto gozatzeko zer egokitzapen egin daitezkee ere.

Esther Fernández Valtierrak, APNABIko Aisialdi eta Denbora Libreko zuzendariak, gidatu du saioa, eta hau nabarmendu du: “baliabideak nola egokitu ditzakegun hausnartzea oso aberasgarria da, irisgarritasunak pertsona guztiei egiten baitie mesede, ez bakarrik TEA dutenei edo ezgaitasunen bat dutenei. Horrela, bisitari gehiago animatzen ditugu erakusketa horiek ezagutzera, eta gure kultura eta ondarea pertsona guztiengana hurbiltzen laguntzen dugu”. Prestakuntza jardunaldi honek urte osoan luzatuko den lankidetza ildo baten hasiera ekarri du.

Comments are closed.