APNABI CC Ballontirekin elkarlanean, “Ordu lasaia” ekimenerako

Autismoari buruzko Munduko Kontzentziazio Eguna dela eta, apirilaren 2tik aurrera, Portugaleteko Ballonti merkataritza zentroa ‘Ordu lasaia’ ekimenarekin hasiko da, autismoaren espektroko nahasmenak (AEN) dituzten pertsonentzat baldintza atseginagoak sortzeko helburuarekin. Horretarako APNABI Autismo Bizkaiaren laguntza izan du.

Hori dela eta, larunbatero, 15:00etatik 16:00etara, espazio komertzialak ahalik eta gutxiena jaitsiko du argien, giro-musikaren eta megafoniaren intentsitatea eraikineko eremu komunetan, horrela baldintza egokiagoak eta atseginagoak sor daitezen autismoa duten pertsonentzat.

Ekintza hori Espainiako Autismo Konfederazioaren eskutik CBREk kudeatutako merkataritza-guneetan abian jarritako ekimen baten barruan kokatzen da, eta mota horretako merkataritza-konplexuen mailan ezartzen den lehen aldia da, nahiz eta beste establezimendu mota batzuetan egiten den. Ekintza honekin, APNABI Autismo Bizkaiak jardunaldi hauetan garatzen dituen kontzientziazio ekitaldiekin bat egiten du Ballontik.

Comments are closed.