APNABI eta bere lankidetza-esperientziak, adibide ezgaitasunari eta pandemiari buruzko nazioarteko foro batean

APNABI Autismo Bizkaiak hezkuntzako integrazioari eta gizarteratzeari buruzko Nazioarteko Ikertzaile eta Parte-hartzaileen Sarearen XI. Topaketan eta Queretaroko Unibertsitate Autonomoan (Mexiko) parte hartu du apirilaren 23an. Ezgaitasunaren inguruko praktika berriak eta pandemiako hezkuntza-, gizarte- eta politika-prozesuak jorratzera bideratu zen topaketa. Ekitaldia birtualki egin zeb. Eguzkiñe Etxabek, APNABIko eta Aldamiz ikastetxeko hezkuntza-zuzendariak, lankidetzaren kultura ardatz duen hitzaldiarekin hartu zuen parte. Ekuadorrekin, Patricia Menarekin (FINESECeko zuzendaria) eta Argentinarekin (Araceli Bechararen bidez) lankidetzan garatutako esperientzia arrakastatsuak aztertu zituen.

Ekuador eta Argentina

Etxabek berak lankidetza-lerro berri bat hasi zuen Ekuadorrekin, COVID-19aren osasun-alerta 2020ko martxoan hasi ondoren. Patricia Menak, Hego Amerikako Ezintasunerako GKEen Federazio Nazionaleko (FENODIS) presidenteak eta FINESECeko zuzendariak hainbat topaketa antolatu zituen orduan. Egoerari aurre egiteko eta konfinamenduaren ondorioak arintzeko esperientziak partekatzeko eta deseskaladari aurre egiteko garatu zen hori guztia. Era berean, Argentinako profesional batekin, Araceli Bechararekin, elkartu ziren. Etxabek adierazi du “ezagutza partekatzea eta hausnarketa bateratua” arrakastatsuak izaten ari direla. Lankidetza ildo horri jarraipena ematea aurreikusi da, proiektu desberdinak garatuz.

— Lankidetza honi buruz gehiago jakiteko, irakurri une hartan argitaratu zen berria hemen klik eginez.

Comments are closed.