APNABI morez jantzi da indarkeria matxistaren aurka

Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, APNABIk ‘APNABI morez janzten da’ kanpaina egin du, APNABI eta APNABI Laneko berdintasun batzordeen ekimenez.

Entitateak maskara lilak banatu ditu profesionalen eta erabiltzaileen artean aste osoan zehar, eta talde profesional askok argazkiak egin dituzte ekimena bultzatzeko eta laguntzeko, indarkeria matxistarik gabeko gizarte baten alde.

📸 Hemen duzu ikusgai zentroetan langileek egindako argazkien albuma.

Elkarteak irudi horiekin eta zentro eta zerbitzuen beste ekarpen batzuekin bete ditu bere sare sozialak, argazki, marrazki, bideo eta salaketa hori bultzatzeko beste hainbat elementurekin.

Aldamiz ikastetxeko Txurdinagako ikasleek, berriz, esku moreak egin zituzten Bilboko auzo bereko Europa parkean zuhaitz batetik zintzilikatzeko. Azaroaren 25ean, asteazkenean, izan zen ekitaldia.

📸 Hemen duzu ikusgai eskola-ekintzaren albuma.

Comments are closed.