APNABIk aisialdiko eskaintza argitaratu du 2022ko lehen seihilekorako


Kultur, kirol, natura eta aire zabaleko proposamen ludikoek osatzen dute eskaintza.// APNABI

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak, beste behin ere, datorren denboraldirako, 2022ko urtarrila eta ekaina bitartean, aisialdiko eta denbora libreko jardueren eskaintza zabala aurkeztu du. Autismoaren espektroan nahasmendua duten pertsonei gozatzera bideratuta dago.

Proposamenak, 4 urtetik gorakoentzat eta gehienezko adin-mugarik gabekoentzat zuzendua, eguneko irteerak, ingurumen-jarduerak, mendi-ibilaldiak eta jai-topaketak jasotzen ditu. Horiek guztiek unean indarrean dauden COVID-19aren arloko prebentzio-neurriak jarraituko dituzte.

Inskripzioak

Familia elkartuek postaz edo posta elektronikoz jasoko dituzte eskaintza osoa eta izen-emate orria duen liburuxka. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 7ra arte egongo da zabalik. Izen-emate orria APNABIren bulegoetan (Sabino Arana, 69, Bilbao) entregatuz egin ahal izango da izapidea, edo zuzenean hemen eskuragarri dagoen inskripzio formularioaren bidez:

Beste proposamen batzuk

Denboraldiari dagokion jardueren eskaintzaz gain, APNABIk aisialdiko talde egonkorren aukera zabala eskaintzen du, hala nola aisialdiko klubak Bilbon eta Durangon edo kirol-klubak, astean zehar biltzen direnak. Noizean behin, jarduera birtual gisako proposamenak ere eskaintzen dira. Era berean, azpimarratu behar da APNABIren lantaldeak orientazioa eta laguntza eskaintzen diela jarduera komunitarioetan parte hartu nahi duten TEA duten pertsona guztiei. Informazio gehiago eska daiteke aisialdia@apnabi.eus helbidera idatziz.

Comments are closed.