APNABIk boluntariotzari buruzko hitzaldi berri bat eskainiko du autismoa duten pertsonentzat

APNABI Autismo Bizkaiak hitzaldi bat eskainiko du boluntariotza zer den jakiteko interesa duten eta modu autonomoan egiteko aukera aztertzen ari diren pertsonentzat. Autismoa duten adin nagusiko pertsonei eta elkarteko bazkideei beren alderik solidarioena garatzen laguntzeko proposamena da.

Hitzaldiaren helburua boluntariotza ezagutaraztea izango da, ekintza eta parte-hartze sozialerako modu interesgarri gisa. Bertaratzen diren pertsonek hobeto ezagutu ahal izango dituzte dauden aukerak, eta beren kezketara, gaitasunetara eta prestutasunera hobekien egokitu daitezkeenetara hurbildu ahal izango dira.

Jardunaldia María Gutiérrez, Bizkaia Gara, hezitzaileak emango du, Bizkaiko Foru Aldundiak, EDE Fundazioak eta BBK-k bultzatzen duten lurraldeko pertsona, erakunde eta instituzioen zerbitzura egongo den herritarren ekintzarako, boluntariotzarako eta lan komunitariorako gunea. Apnabiko aisialdiko profesionalek ere parte hartuko dute.

Parte hartu

Saioa maiatzaren 8an, asteazkena, izango da, 17:00etatik 18:30era, KABI gunean (Sabino Arana 65, Bilbo). Parte hartu nahi duten AEN duten pertsonek aldez aurretik eman beharko dute izena esteka honen bidez.

Comments are closed.