Martxoak 10: “APNABIk jardunaldi bat programatu du aztertzeko nola erabili teknologiak AENdun pertsonen bizimodua errazteko”


Dei egiten diegu APNABI Autismo Bizkaiako familiei jardunaldi horretan parte har dezaten, eta hartara, hobeto ezagutu dezaten zein aukera eskaintzen dituzten teknologiek AENdun pertsonen bizimodua errazteko. APNABI Gelaren edizio berri hori martxoaren 10ean izango da, Bilbon.

Jardunaldiaren edukia garatzeko, Garbiñe Guerra Begoña aditua izango dugu gurekin. Garbiñe Guerra Terapia Okupazionalean diplomatua da, Neuropsikologian aditua eta Psikopedagogiako masterduna. Hizpide hartuko du zer iritzi duen bizitza osoan zehar laguntza behar duten pertsonek teknologia berrietara duten sarbideaz.

APNABIk baita ere azalduko du zein esperientzia duen teknologien erabileran AENdun pertsonen bizitza independentea sustatzeko eta komunikazioa, hezkuntza-prozesua eta sustapen soziolaborala hobetzeko.

APNABI Gelako saio guztietan egiten dugun moduan, oraingoan ere mahai-inguru bat egingo da eta familien galderei erantzungo zaie.

APNABI GELA ekimenaren helburua da prestakuntza ematea familiei Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten pertsonek beren etapa desberdinetan bizi dituzten egoerei buruz. Proiektuak oinarritzat hartzen ditu diziplina desberdinetako teknikari eta adituen ezagutzak.

Larunbata, martxoak 10

11:00

BIZKAIA ARETOA UPV/EHU (Baroja Aretoa)

Abandoibarra etorb., 3 – Bilbo

 

Comments are closed.