APNABIko adingabeen etxeek Bizkaiko Foru Aldundiko haurren sailak proposatutako asteko erronkekin bat egin dute

Azken asteetan, APNABIko Madarias eta Mendialdeko adingabeen etxeek bat egin dute Bizkaiko Foru Aldundiko Haurren Departamentuko Egoitza Harrerako Unitateak proposatutako asteko erronken dinamikarekin.

Etxeko konfinamendua jasateko eta lankidetza sustatzeko, erakunde horrek jarduera bat proposatzen du astero, egoiliarrek jarduera hori garatu eta gainerako etxeekin partekatu dezaten, argazki edo bideoen bidez. Orain arte koreografiak, yinkanak eta ikus-entzunezko muntaiak egin dituzte.

Jarduera hau APNABItik garatutako dinamikei gehitzen zaie, koronabirusak eragindako osasun-alertaren ondoriozko konfinamendua hobeto eramaten laguntzeko; jokoak, irakurketa, kultura-jarduerak, pintura, kirola, sukaldaritza eta beste hainbat egiten dituzte egunero. Ekimen horietako asko sare sozialetan partekatzen dira #APNABIetxean hashtagaren bidez. Era berean, APNABIk hainbat material eta baliabide jartzen ditu familia guztien eskura, etxean jarduera horiek ere egin ditzaten. Hemen kontsulta daitezke.

Comments are closed.