APNABIren aisialdiak aisialdiko hiru klub berri aktibatu ditu asteburuetan

Gazteen klubetako batek Athletic Clubaren museoan izan zen martxoaren 20an, larunbatean. // APNABI

APNABI Autismo Bizkaiaren Aisialdi eta Denbora Libreko arloak hiru klub berri aktibatu berri ditu, autismoaren espektroan nahasmendua (AEN) duten 16 pertsonari erantzuna ematen dietenak. Hala, elkarteak 20 talde ditu dagoeneko aisialdiko modalitate horretan, eta 140 lagunek hartzen dute parte.

Dinamika horiek asteburuko topaketetan oinarritzen dira —ostiral, larunbat edo igandeetan—, eta horietan askotariko jarduerak egiten dira, horietako bakoitzean parte hartzen duten pertsonen beharrei, interesei eta gustuei erantzuteko. Gaur egun, APNABIk haurren, gazteen eta helduen klubak eskaintzen ditu. Horietako batzuk gaikakoak dira, hala nola Mangako edo kirol taldekoak, eta beste batzuek era askotako jarduera kulturalak eta ludikoak egiten dituzte.

Klubez gain, APNABIk hainbat irteera, txango eta bestelako jarduera eta programa puntual eskaintzen ditu urte osoan zehar aisialdiari dagokionez, baita online aisialdiko ekimenak ere, besteak beste. Aisialdiko taldea prest dago zalantzak argitzeko edo programa horiei buruzko informazio gehiago eskaintzeko tlibre@apnabi.org helbidera idatzita edo 94 447 14 17 telefonoan, 9:00etatik 17:00etara astelehenetik ostiralera.

Comments are closed.