Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak kirol eskalada ezagutzeko jardunaldia antolatu du

APNABI Autismo Bizkaiak Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioarekin elkarlanean jarraitzen du eta datorren otsailaren 24an eskaladara hurbiltzeko jardunaldi bat eskainiko du Errekalde auzoko (Bilbo) El Fango kiroldegian. Ikastaro honek kirol hau modu seguruan eta parte-hartzaile bakoitzaren beharretara egokituta ezagutzeko aukera emango du, esperientzia berri batez gozatu ahal izan dezaten.

Gehienez 10 laguneko bi talde antolatuko dira. Horietako batek 10:00etatik 12:00etara egingo du jarduera, eta bigarrenak 12:00etatik 14:00etara. Parte hartzeak 10 euroko kostua izango du.

Inskripzioak

Informazio gehiago nahi izanez gero edo izena emateko, interesa dutenek APNABIko aisialdi taldearekin harremanetan jarri beharko dute aisialdia@apnabi.eus helbidera idatziz edo 94 447 14 17 telefonora deituz, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 16:00etara. Izena emateko epea otsailaren 20an amaituko da edo eskainitako plazak betetzen direnean.

APNABIk interesdunen datuak emango dizkio Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioari, eskabidea eta jarduerarekin zerikusia duten gainerako gaiak kudea ditzan.

Comments are closed.