Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak piraguismora hurbiltzeko jardunaldiak eskainiko ditu

APNABI Autismo Bizkaiak Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioarekin elkarlanean jarraitzen du, eta kasu honetan, piraguismora hurbiltzea eskainiko du. Lankidetza honek aisialdirako kirol alternatiba berriak eskaintzen laguntzen du, bizimodu aktiboagoa eta osasungarriagoa bultzatzeaz gain.

Piraguismoa

Kirol jardunaldia maiatzaren 4an,, larunbata, izango da Barrika Piragua Taldeko piraguismo klubean. Plentziako itsasadarrean egingo dugu jarduera. Saioa kirol hau ezagutzera emateko izango da. Itsasaldien eta klimatologiaren arabera, maiatzaren 18an hasiko den piraguismo eskola dela eta.

Izen-emateak

Beharrezkoa da eskola-kirolean alta emanda egotea, parte hartzen dutenei aseguru bat ematen baitie, kirol-lizentziarik izan gabe. Era berean, %33ko edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiria eta NANa aurkeztu behar dira. Adin-tartea 8 urtetik 20 urtera bitartekoa da, eta eskolatutako pertsonak izan behar dira.

Izena emateko epea apirilaren 28an amaituko da. Informazio gehiago jaso edo izena emateko, APNABIko aisialdi eta denbora libreko taldearekin harremanetan jarri behar da, aisialdia@apnabi.eus helbidera idatziz edo 94 447 14 17 telefonora deituz, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 16:00etara. APNABIk interesdunen datuak emango dizkio.

Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioari, eskabidea eta jarduerarekin zerikusia duten gainerako gaiak kudea ditzan.

Comments are closed.