Elkar zaitez

[yoast-breadcrumb]

Elkar zaitez

Apnabi-an lan egiten du

APNABI elkartean lan egin edo kolaboratu nahi baduzu, hemen aurkituko duzu gure eskaera guztia.

Apnabi Lagunak

Zure ekarpenari esker hobetu egiten da autismoa duten pertsonen bizi-kalitatea. APNABI Autismo Bizkaiak programa bat jartzen du zure eskura, hala nahi izanez gero, lagundu dezazun autismodun pertsonen bizi-kalitatea hobetzen.
APNABI Lagunak programak beso zabalik hartuko du pertsona, enpresa eta organismoen laguntza, eta laguntza hori era askotakoa izan daiteke: lan ekarpenak, baliabide ekonomikoak, azpiegiturak edo ezagutza.
Zure eta zure enpresa edo antolakundearen laguntzarekin, APNABIk aurrera egingo du bere bidean eta laguntzak eta aukerak eskainiko dizkie autismodun pertsonei eta beren familiei, gai izan daitezen kalitatezko bizi proiektu bat gauzatzeko eskubide osoko hiritar bezala aitortzen dituen gizarte batean.

Nahi baduzu, oraintxe duzu aukera zure ekarpena egiteko eta ekarpen horren bidez autismodun pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.

    Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraiki, eman dizkiguzun datu pertsonalak "suscripcion" izeneko fitxategi batean sartu ditugu. APNABI da (Antonio Gezala Margolariaren kalea, 1 eta 2 lonjak, 48015 Bilbo-Bizkaia) artxibo horren arduraduna. Fitxategi horren xedea da lanpostu baterako hautagaien eta kolaboratzaileen datuak kudeatzea. Datuen Babeserako Espainiako Agentziari haren berri eman zaio eta datu guztien segurtasun osoa bermatzeko beharrezko diren segurtasun neurri guztiak dauzka. Gogorarazten dizugu eman dizkiguzun datuak eskuratu ditzakezula eta hala badagokio, eskubidea duzula datu horiek zuzentzeko, aurka egiteko edo ezabatzeko, aipatu Legeak ezarritako terminoetan. Horretarako, idatzizko jakinarazpen bat igorri beharko diozu lehen emandako helbidera APNABIko Segurtasun Arduradunari, ondoko datuak adieraziz: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, NAN edo pasaportearen fotokopia, zer eskatzen den eskaeran, data, interesatuaren sinadura eta fitxategiaren izena.

    Onartzen dut

    © 2017 APNABI. Pintor Antonio Guezala, 1, 2 bajo 48015 Bilbao. Telf: 944 755 704 / Fax: 944 762 992

    LEGE OHARRAPRIBATUTASUN POLITKA

    © 2017 APNABI. Pintor Antonio Guezala, 1, 2 bajo 48015 Bilbao. Telf: 944 755 704 / Fax: 944 762 992

    LEGE OHARRAPRIBATUTASUN POLITKA

    Comments are closed.