Gozogintzari ekin diote aisialdiko programek

Joan den larunbatean, otsailaren 6an, APNABI Autism Bizkaiako aisialdiko talde batek gozogintzako saio bat izan zuen Bilbao Laratz sukaldaritza-eskolan. Hala, parte-hartzaileek beren sormena askatzeko aukera izan zuten, eta pertsona zeliakoentzat egokiak ziren azenario-cookieak eta galletak egin zituzten. Elaborazioak dastatu ondoren, gozogintzako prestakin horietako batzuk eraman ahal izan zituzten, familiakoekin partekatzeko.

馃摳 Ikusi hemen argazki albuma

Jarduera hori, APNABIk aisialdian eta denbora librean antolatzen dituen guztiak bezala, indarrean dauden arauak errespetatuz eta segurtasun-gomendioei jarraituz garatu zen, COVID-19 kutsatzeko arriskua gutxitzeko eta aisialdi aberasgarriaz gozatzen jarraitzeko, berdinen artean eta komunitatean parte hartzera bideratuta.

Comments are closed.