Hitzaldi birtualen ziklo bati ekin dio APNABIk, 2021 Autismoaren Nazioarteko Eguna dela eta

APNABI Autismo Bizkaiak hitzaldi birtualen ziklo interesgarria eskainiko du datorren apirilaren 2an izango den Autismoari buruzko Kontzientziazioaren Nazioarteko Eguna dela eta. Hitzordu ugari izango dira eta udaberrian zehar luzatuko dira. Egun horri lotutako aurtengo kanpainak kalitatezko hezkuntzarako eskubidea aldarrikatu nahi du, bai eta enplegurako edo prestakuntzarako eskubidea ere, “Ikas dezaket. Lan egin dezaket” lemapean. Hala, elkartearen hitzaldiek horrekin zerikusia duten hainbat alderdi jorratuko dituzte, eta AENdun pertsonen familiei nahiz hainbat esparrutako profesionalei zuzenduta egongo dira. Parte-hartzea librea eta doakoa izango da interesa duten guztientzat.

Otsailak 18

Lehen hitzordua otsailaren 18an izango da, osteguna, Asperger sindromearen Nazioarteko Egunean. Bertan, eskola-etapatik helduarorako trantsizioa aztertuko da, bai eta AENfun pertsonentzako prestakuntza- eta enplegu-aukerak ere. Eguzkiñe Etxabe, APNABIko Aldamiz Ikastetxeko zuzendaria, eta Iban Huarte, APNABI Lan elkarteko gizarte- eta lan-arloko zuzendaria, arituko dira horretan.

Hemen duzu izena emateko aukera parte hartzeko.

Participación

Hitzaldi guztiak 17:30etik aurrera izango dira, eta ordu eta erdiz luzatuko dira, gutxi gorabehera. Hitzaldiak beteko du lehen zatia eta publikoaren galderei edo iruzkinei buruzko tarteak bigarrena, parte-hartzea sustatzeko asmoz. Horietako batzuetan, gainera, testigantzak eta esperientziak lehen pertsonan ikusi eta entzun ahal izango dira, AENdun pertsonen eskutik.

Comments are closed.