‘Light It Up Blue’ edo ‘Argitu urdinez’, 2020ko apirilaren 2an, osteguna, 21:00etan

Urtero, apirilaren 2an, Autismoari buruzko Kontzientziazioaren Nazioarteko Egunean, mundu osoko milaka eraikin eta monumentu enblematiko urdinez argiztatzen dira, autismoaren espektroaren nahastea (TEA) duten pertsonei eta haien familiei laguntzeko eta elkartasuna adierazteko.

APNABI Autismo Bizkaiak bat egin du ekimen horrekin, Autism Speaks-ek sustatutako Light It Up Blue (LIUB) nazioarteko sentsibilizazio kanpainaren barruan.

2020an, berritasun gisa eta alarma-egoeraren inguruabarrak kontuan hartuta, herritar guztiei gonbit egiten zaie balkoietara eta leihoetara atera daitezen apirilaren 2an, ostegunean, 21:00etan, mugikorrak edo linternak pizteko, AEN kolektiboari elkartasuna adierazteko, Light It Up Blue #LIUBren bertsio honen bidez, etxetik elkartzeko, argitasuna eta elkartasuna beharrezkoagoak diren uneetan, bereziki pertsona ahulenentzat.

Comments are closed.