Aisialdi inklusiboa

ocioAPNABI Autismo Bizkaiak gizarteratzearen aldeko apustua egiten du AENdun pertsonen bizi- kalitatea hobetzeko. Aisialdi eta denbora libreko eremuak aukerak sortu nahi ditu, pertsonek parte har dezaten atsegin dituzten eta interesatzen zaizkien beren inguruneko jardueretan, bakarka nahiz taldean, eta ahalik eta modurik autonomoenean, komunitateko gainerako kideen baldintza berberetan.

Lanean dihardugu aisialdi hori gure ingurune hurbilenean garatzeko eta topalekuak eskaintzeko elkarrekin erlazionatu daitezen.

Ildo horretatik, Denbora Libreko Klubak dira familiek gehien eskatzen dituzten programetako batzuk. Guztira 16 klub dauzkagu Bilbo eta Durango artean. 100 neska-mutil baino gehiagok parte hartzen dute klub horietan.

Neska-mutilak gogoz joaten dira elkarrekin partekatzeko, gozatzeko, esperientzia berriak bizitzeko, asteburuak elkarrekin igarotzeko eta ongi pasatzeko.

Eurek proposatzen digutenaren arabera prestatzen dugu programazioa, eta saiatzen gara egin nahi dituzten jarduerak eskaintzen.

Kontua da edozein haur, gazte edo helduk asteburu batean egingo lukeena egitea, alegia, aisialdia normalizatzea.

Hainbat klub ditugu eta klub horietan astebururo elkarrekin batzen dira haur-, gazte- nahiz heldu-talde desberdinak.

Jarduera motak:

Talde zehatz bakoitzaren araberakoak izaten dira, baina urtean zehar oro har jarduera hauek egin dituzte begiraleen laguntzaz: elkarrekin antolatu dituzte

Aisialdia eta Denbora Librea urtebetetze eta ospakizunak, jai eta ekitaldi herrikoietan parte hartu dute, askariak egin dituzte, inguruko herrietara joan dira, bisita kulturalak egin dituzte, erakusketetara joan dira, jarduera ludikoak egin dituzte, arratsalde dibertigarriak igaro dituzte gazteguneetan, lasergunean, nahiz Bilboko ihes birtualeko aretoan… eta txikienek jarduerak egin dituzte Txikiparken.

Jarduera ludikoak eta kirol jarduerak ere egin dituzte, adibidez, Troka Aventura enpresarekin: arratsalde-pasa cars-etan, multi-abentura parkea, piraguismoa.  Orobat antolatu dira eskulanak, zinema eta bolatoki arratsaldeak, zaletasun zehatz bati buruzko ekitaldi espezifikoak, eta askok aipatu dute arratsalde edo egun erlaxatu bat igaro nahiko luketela SPA batean, inguruko jatetxeren batean bazkalduta.

Eguraldia lagun izan ez dugunean, zenbait talde zentroan bertan gelditu dira, horixe baita ia beti tailerrak egiteko tokia, edo denen artean erabakitako pelikula bat ikusi dute gero taldean hari buruz solastatzeko. Jarduera guztiak taldekideen adinaren arabera egokitzen dira.

Duela egun batzuk denboraldi amaierako jarduera bereziak egin genituen. Talde guztien artean erabakitzen da zein ezohiko jarduera egin.

Ekimen horiek parte-hartzaileek erabakitzen dituzte. Eurek eskatzen dutenaren arabera antolatzen dira, interesatzen zaiena edo egin nahi dutena kontuan hartuta. Beren iraupena dela medio, ikasturtean zehar egin ez diren egun osoko jarduerak dira.

Hainbat argazki bidaltzen dizkizuegu Aisialdi eremutik, baina jakina geure buruan eta esperientzietan dago bizitakoaren eta gozatutakoaren oroimena.

Aisialdia eta Denbora Librea

Atsegin handiz partekatzen dugu klubetako eta gainerako jardueretako neska-mutil guztiekin denbora libre aberasgarria bizitzeko ilusio eta gogoa.

Indartsu eta gozatzen jarraitzeko gogoz hasiko dugu urtea. Jai zoriontsuak igaro ditzazuela!

Comments are closed.