Zozketa: sarrera bikoitz bi urtarrilaren 21eko Bilbao Basket-Obradoiro partidurako

bilbao basketAPNABI Autismo Bizkaia erakunde gonbidatu gisa joango da datorren urtarrilaren 21ean Bilbao Basketek eta Obradoirok Miribillako Bilbao Arena estadioan jokatuko duten ACB ligako saskibaloi partidura.

Hori dela eta, klubak emango dizkigun bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu.
Parte hartzeko, aski da esteka honetan aurkituko duzun inprimakia betetzea, eta Apnabi Autismo Bizkaiako bazkidea izatea https://www.apnabi.eus/zozketa/

Zozketa urtarrilaren 11n izango da 12:00etan.
Urtarrilaren 18a baino lehen jaso behar dira sarrerak APNABIren bulegoetan (Antonio Guezala margolaria, 1, 2 behea – 48015 Bilbo). Epe horretan jasotzen ez badira, beste parte-hartzaile bati emango zaizkio.

APNABI erakunde gonbidatu gisa joango da partidura, Bilbao Basket Fundazioak Bolunta- Boluntariotzaren eta Parte-hartze Sozialaren erakundearekin batera abiatu duen “Partidu bat, kausa bat” kanpainaren barruan. Ekimen hori lagungarri izango zaigu autismoa gizartean ikusarazteko eta AENdun pertsonak gizarteratzeko.

APNABIko ordezkariak gonbidatu gisa joango dira eta taldeko argazki bat aterako dute kantxaren erdian. Bestalde, APNABI estadioko megafonia bidez aipatuko da partiduan eta bere marka proiektatuko da pantailetan. Klubak APNABIren parte-hartzearen berri emango du bere sare sozialetan, webgunean eta aldizkarian.

Comments are closed.