2020ko udalekuetan izena emateko epea zabaldu du dagoeneko Aisialdi Arloak

APNABIko Aisialdi eta Denbora Libreko Arloak dagoeneko aurkeztu du bere eskaintza 2020ko udako denboraldirako. Guztira zortzi opor-txanda eskainiko dira; horien artean Torreviejakoak (Alacant) eta Suanceak (Kantabria), aurten berriaj direnak. Gainera, eta aurreko edizioetan bezala, udan kolonia-atsedena eskainiko da Arrigorriagan, Familientzako Laguntza Arloak kudeatuta. Proposamenak hauek dira, baina liburuxka honetan ere eskuragarri daude.

Izen emateak

Horietako edozeinetan parte hartu nahi dutenek 2020ko martxoaren 5a (osteguna) baino lehen tramitatu beharko dute eskaera. Eskabideak galdetegi honen bitartez kudeatu ahalko dira, posta elektronikoaren bidez (tlibre@apnabi.org) edo Sabino Arana kaleko 69ko bulegoetan (Bilbo) aurkeztu ahal izango dira, hemen dagoen fitxa beteta. Informazio gehiago jasotzeko aukera egongo da 944 471 417 telefono-zenbakira deituta, 9:00etatik 17:00etara.

Esleipen prozesua

Nabarmentzekoa da eskaeraren tramitazioak ez duela bermatzen eskatutako jomugan toki bat lortzea. Arloak plazak esleitu eta taldeak osatzeko eskatzaileen adina, gustuak, interesak eta bestelako ezaugarriak hartuko ditu kontuan. Eskabideek plaza kopurua gainditzen dituztenean, hautapen prozesua egingo da, aurrez ezarritako irizpideei jarraituta. Plaza bat esleitzen zaienei maiatzaren amaieran jasoko dute erantzuna. Epez kanpo iristen diren eskaera guztiak itxaron zerrendara pasatuko dira.

Comments are closed.