APNABIk ‘Especiales’ filmaren aurrestreinaldia eskainiko du

APNABI Autismo Bizkaiak ‘Especiales’ filmaren aurrestreinaldia eskainiko du Bizkaian datorren ostegunean, otsailak 27. ‘Intocable’-eko zuzendarien film luze berri honek autismo sakonari heltzen dio, eta haren proiekzioak ikusgarritasuna eman nahi die AENei, bai eta elkarteen eta pertsonen beharrezko lanaren inguruan kontzientziatu ere.

Filmak 2M ikusle baino gehiago izan ditu Frantzian, eta Cannesko zinemaldiaren itxiera-emanaldietako bat izan zen. Bertan gogoratzen diren iraupen handieneko obazioetako bat lortu zuen. Gainera, Donostiako Zinemaldian publikoaren saria jaso zuen, sari hori dagoenetik film batek inoiz izan duen nota altuenarekin. Trailerra hemen dago ikusgai.

Aurrestreinaldia

Hitzordua Zubiarte zinema-aretoetan izango da, otsailaren 27an, osteguna, 19:00etan. Sarrerak hemen daude eskuragarri.

Comments are closed.