2021eko iraila eta abendua bitarteko denboraldiko aisialdi-jarduerak aurkeztu ditu APNABIk

APNABI Autismo Bizkaiak aisialdiko jardueren eskaintza zabala aurkeztu du hurrengo denboraldirako, 2021eko iraila eta abendua bitartean. Lau urtetik gorako prestatu da proposamena, eta eguneko irteerak, ingurumen jarduerak, mendi-ibiliak eta jaiegunak aurreikusten ditu. Horiek guztiek une horretan indarrean dauden COVID19aren aurkako prebentzio neurriak beteko dituzte.

Izen-emateak
Bazkide diren familiek postaz jasoko dute eskaintza osoa eta horretan izena emateko orria. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 6an bukatuko da. Tramitea egiteko, izena emateko orria APNABIren bulegoetan aurkeztu beharko da (Sabino Arana, 69, Bilbo), edo zuzenean izena emateko inprimakiaren bidez. Hemen dago eskuragarri:

Beste proposamen batzuk
Denboraldiko eskaintzaz gain, hainbat proposamen eskaintzen ditu arloak, talde egonkorren bidez, hala nola astialdiko klubak Bilbon eta Durangon edo kiroletakoak, astean behin biltzen direnak. Noizean behin jarduera birtualak ere eskaintzen dira.

Era berean, azpimarratzekoa da APNABIko taldeak orientazioa eta laguntza eskaintzen diela jarduera komunitarioetan parte hartu nahi duten AENdun pertsona guztiei.

Comments are closed.