2020ko irailaren 26an, larunbata, APNABI Autismo Bizkaiak bazkideen batzar orokorraren beste edizio bat egingo du, urtero egiten den elkarretaratze nagusia. Oraingoan, hitzordua interes berezikoa izango da, COVID-19 delakoaren osasun-krisiak eragindako geldialdiaren ondorengo lehen topaketa presentziala baita. Kutsadurak murrizteko erakunde eskudunek ezarritako prebentzio neurriak hartuko dira beti.
Hitzordua UPV-EHUko Bizkaia Aretoan izango da (Abandoibarra, 3), Bilbon. Indarrean dagoen araudia betez, Ohiko Batzar Orokorra 10:30ean egingo da lehen deialdian, eta 11:00etan bigarren deialdian, honako honen arabera:
GAI ZERRENDA
1. Aurreko batzarreko akta irakurtzea eta, bidezkoa bada, onestea.
2. Memoria, emaitzen kontua eta balantzearen aurkezpena eta onespena
2019 ekitaldia.
3. 2020ko aurrekontuaren aurkezpena.
5. Galde-eskeak.
Bizi garen inguruabarrak bereziak direnez, topaketan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea, www.apnabi.org/asamblea2020 estekan dagoen inprimakiaren bidez. Bertan, seme-alabentzako laguntza-zerbitzuaren berri ere eman ahal izango da.
Era berean, eta nahi duenak ordezkaritza lehendakariari edo beste bazkideren bati eskuordetu ahal izateko, formulario bat prestatu da www.apnabi.org/delegacion2020 webgunean.