Udako programazioak elkarteko 200 familia baino gehiagoren beharrei erantzun die

APNABIren udako eskaintza, Familiei Laguntzeko proposamenek eta Aisialdi arlokoek osatua, arrakastaz garatu da. COVID-19aren pandemiaren ondorioz planifikazioaren zati bat osorik birkonfiguratu behar izan zuten arren, bi taldeek 200 jarduera baino gehiago egin ahal izan dituzte ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean, eta balorazioa oso positiboa da. Eskainitako 560 plazak bete dira guztira, horren bitartez 200 familia eta AENdun pertsona baino gehiagoren beharrei erantzun zaie.

Familiei Laguntzeko Arloak, bere aldetik, 71 jarduera eskaini ditu udako hilabeteetan. Udaleku irekiak izan dira astelehenetik ostiralera, asteburuko udaleku irekiak eta asteburuko arnasketak. Hala, 421 plaza eskaini ziren, eta erakundeko 126 familiari erantzun diete.

Nabarmentzekoa da APNABIk hitzarmen bana sinatu duela Leioako eta Bermeoko Udalekin eta Durangoko Jesuiten ikastetxearekin, udako hainbat jardueratan horien instalazioak erabiltzeko.

Bestalde, Aisialdi Arloak 140 plaza eskaini zituen askotariko 130 jardueratarako. Eratutako 21 taldeek aire zabaleko bisita, kirol eta kultur jarduerak egin dituzte klub eta 15 egunetako packen bitartez. Gainera 5 eguneko egonaldia egin zuzten Altsasuko Nafarroako herrian. Hori guztia Bizkaiko eta inguruko aisialdi-eskaintza balioesteko.

Comments are closed.