Aisialdiko klubek 2020ko udazken eta neguko denboraldia hasi dute

Irailaren 19ko eta 20ko asteburuan hasi da APNABIko aisialdiko kluben denboraldi berria, eta abendura arte luzatuko da. Guztira 16 talde osatu dira, 5 eta 6 lagun bitartekoak. Lehen topaketetan, parte-hartzaileek hainbat ekintza egin zituzten: askariak aire zabalean, ibilaldiak naturguneetan zehar, hala nola Gorlizeko itsasargian, saskibaloi-partidak jokatu zituzten eta ibilaldiak egin zituzten Artxanda bezalako inguruetan, besteak beste. Nabarmentzekoa da prebentzio eta higiene neurriak errespetatu zirela uneoro, COVID-19 kutsatzea saihesteko.

Talde horien bidez, APNABIren Aisialdiko Arloak parte hartzeko aukerak eskaini nahi ditu, AEN duten pertsonak protagonista izan daitezen. Hala, aisialdiko klub horiek aukera ona dira gizarteratzeko, komunitatearen baliabideetan parte hartzeko, inguruko kultur, turismo edo kirol eskaintza ezagutzeko eta lagunekin partekatzeko.

Gainera, denboraldi bakoitzaren amaieran –abenduan eta ekainean–, talde bakoitzak aukeratutako jarduera bereziak egiten dira, eta, hala, erabiltzaileen parte-hartzea sustatzen da. Haiek hautatu eta gozatzen dituzte aisialdiko proposamen horiek.

Nolakoak dira klubak?

Talde txikientzako topaguneak dira -5 edo 6 pertsonak-, elkarren kidekoak direnak, eta parte-hartzaileen adina eta zaletasunak kontuan hartuta eratzen dira. Ostiral, larunbat edo igande arratsaldeetan elkartzen dira neska-mutilak, irailetik ekainera –uztailan eta abuztuan udako programa garatzen da. Klub horietako batean parte hartzea eska dezakete APNABI Autismo Bizkaiari elkartutako 7 urtetik gorako AEN duen edonork.

Egiten diren jarduerak parte-hartzaileek berek proposatu edo aisialdiko talde profesionalak diseinatzen dituzte, pertsona eta talde bakoitzaren ezaugarriak erreferentzia gisa hartuta. Gainera, jarduera bakoitzaren martxa ona gainbegiratzen duen eta parte hartzen dutenentzako erreferenteak diren profesional-taldea dute.

Informazio gehiago jaso daiteke Aisialdi Arloan bertan, tlibre@apnabi.org  helbidera idatzita edo 94 447 14 17 telefonora deituta, 9:00etatik 17:00etara, astelehenetik ostiralera. Izena emateko aukera zabalik dago beti.

Comments are closed.