Galiziako Amicos elkarteak ateak ireki dizkio APNABIri

Aintzane Sarmiento eta Yurisant Anuncibay, APNABI Autismo Bizkaiako Aldamiz Ikastetxeko irakasleak, Boiroko (Galizia) Amicos elkartean izan dira, bertako jardunbide egoki batzuk ezagutzeko, batez ere ingurumenera bideratutakoak. Ikastetxean komunitatean egindako birziklatze-proiektuaren ondorioz sortu zen aukera hori. Proiektu horrek Ideia Sariak 2024 izeneko berrikuntza-ideien 3. barne-lehiaketa irabazi zuen.

Hala, otsailaren 13an eta 14an Boirora bidaiatu dute, bertatik bertara ezagutzeko desgaitasun intelektuala, autismoa, paralisia, garuneko kaltea eta haien familiak artatzen eta integratzen dituen elkartea. Xoan España, Amicosen zuzendari nagusia, Pilar Sampedro, zentroen arduraduna, eta Miguel Beiro, enpleguko aliantzen arloko arduraduna, izan dira anfitrioiak bisitan.

Hezkuntza-, enplegu- edo irisgarritasun-proiektu ugariren artean, iraunkortasunaren arloko jardunbide egoki batzuk ezagutzeko aukera izan dute, hala nola belaunaldien arteko baratzea edo koralak berreskuratzeko Cabalga proiektua. APNABIren izenean beste bat ezartzeko aukera ere izan zuten.

Era berean, bi profesionalek eskerrak eman nahi izan dizkiete harrera egin dietenei: “Oso oroitzapen ona daramagu, bai ikaskuntzengatik, bai jasotako tratu onagatik”.

→ Bisitetan lortutako ideien laburpen bat duen dokumentua kontsulta dezakezu esteka honen bidez.

Ideia Sariak 2024

APNABIk 2024ko lehen seihilekoan egin zuen lehiaketaren 3. deialdi hau ingurumen-jasangarritasunaren erronkan oinarritu zen. «Komunitatean birziklatzea» ideia irabazle gisa hautatu zen, ingurumenean eta gizartean duen inpaktuagatik, autismoa duten pertsonen ekarpenaren ikusgarritasuna bultzatuz.

Elkarteak, Berrikuntza Planaren bidez, lehiaketa hau garatu du, lantaldean ideia sortzaile eta berritzaileak sustatzeko asmoz. Horrek guztiak eragin positiboa du autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonei ematen zaien arretan eta haien bizi-proiektuei eta familiei ematen zaien laguntzan.

Comments are closed.