Irailaren 2an estreinatu da zinema-aretoetan ‘El radioaficionado’, autismoa protagonista duen filma

Iker Elorrieta zuzendari bilbotarrak irailaren 2an, estreinatu zuen bere lehen film luzea, “El radioaficionado”. Autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duen pertsonaia bat protagonista duen lehen film espainiarra da. APNABI Autismo Bizkiako talde profesionalaren laguntza izan du zinta balioztatzeko. Elkarteak positibotzat jo du proiektua, gizartea sentsibilizatzen eta kolektiboa ikusarazten lagunduko duelako.

Aurkezpena Bilboko Multicines 7 aretoetan izan zen (José María de Escuza Kalea, 13), 20:00etan.

Solasaldia

APNABIk solasaldia eskaini zuen apirilaren 8an Muxikebarrin (Getxo) egindako filmaren aurrestreinaldian 2022ko apirilaren 2ko Autismoaren Munduko Eguneko ekintzen testuinguruan. APNABI LANen okupazio-zentroko autismoa duten pertsonak ere joan ziren proiekzio horretara. Esteka honen bidez, ekitaldi horren argazki-albumera sar zaitezke.

Comments are closed.