APNABIk 550 plaza bete ditu autismoa duten pertsonentzako 2022ko udako jardueren bidez

Apnabi Autismo Bizkaiak beste uda bat itxi du, autismoaren espektroaren nahasmendua (AEN) duten pertsonei eta haien familiei erantzuteko zifra handiekin. 2022ko ekaina eta iraila bitartean, elkarteak programazio zabala eta anitza zabaldu du, eta 345 pertsonak hartu dute parte. Haiek 542 plaza bete dituzte guztira.

Plaza horiek %5 hazi dira aurreko urtearekin alderatuta, erakundearen hazkundeari emandako erantzunaren egokitzapenari esker; izan ere, gaur egun, autismoa duten 1500 persona eta familiari ematen die laguntza. Eguneko jardueren aldeko apustuari eta oporretako txanda batzuk hamabostaldien ordez asteetan banatzeari esker, pertsona eta familia gehiagok eskuratu ahal izan dute programa hori, beren interes eta beharretara gehien egokitzen den aukera aukeratuta.

Bestalde, elkarteak balantze positiboa egin du COVID-19aren ostean normaltasuna berreskuratzeko lehen udan programatutako jarduerak nola garatu diren azaltzeko. Hala, parte hartu dutenek kalitateko aisialdiaz ohiko giroak ez diren beste batzuetan gozatu ahal izan dute, eta lagunekin dituzten gizarte-harremanak bultzatu.

Aisia eta gozamena

Uda honetan elkarteak 10 opor-txanda eskaini ditu uztaila eta abuztua bitartean Aisialdiaren eta Denbora Librearen bitartez, aurreko urtean baino 2 gehiago. Horietako bakoitza 7 egun eta 6 gauetan gozatu ahal izan da, besteak beste, Zarautzen edo Hondarribian (Gipuzkoan), Iruñean (Nafarroan), Lekeition (Bizkaian) edo Larderon (Errioxan). Leku horietako bakoitzean, taldeek inguruko baliabideak erabili dituzte aisialdi inklusiboaren, komunitarioaren eta parte-hartze aktiboaren ereduari jarraiki: igerilekuko eta hondartzako jardunaldiak, udalerrietara eta museoetara bisitak, jolasak eta jolas-dinamikak, zinema-saioak, eta abar. Horrekin guztiarekin, 162 pertsonaren eskaerari erantzun zaio.

Gainera, eta duela bi denboraldi sortutako proposamen ludiko interesgarria sendotuz, 3 asteko planak egin dira, astelehenetik igandera bitarteko eguneko jarduerekin. Proposamen horien bidez, taldeak guztira 79 pertsonaren eskaerari erantzun dio. Parte-hartzaileek bisita turistikoak, hondartza edo igerileku jardunaldiak, mendi-ibiliak, museoak, eskaintza gastronomikoa eta naturarekiko hurbilketa izan dituzte.

Familiaren atsedena

APNABIren udako proposamena familia bateragarri egiten laguntzeko erantzun-eskaintza garrantzitsu batekin osatu da. Ekainaren 23tik irailaren 2ra bitartean, Familiei Laguntzeko taldeak udaleku irekietako 16 txanda garatu ditu, eta 104 pertsonak hartu dute parte. Leioako Mendibile ikastetxean, Bilboko Berriotxoan, Deustuko (Bilbo) APNABIren Aldamiz ikastetxean eta, lehen aldiz, Barakaldoko Gurutzeta ikastetxe publikoan garatu dira, herriko Udalaren laguntzari esker.

Comments are closed.