Eusko Jaurlaritzak APNABIk proposatutako hiru proiektu berri babestuko ditu

APNABI Autismo Bizkaiak Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa jasoko du hiru proiektu berritzaile garatzeko: aisialdi birtuala, bizimodu independenterako entrenamendua eta AENen zahartzea. Datozen hilabeteetan hasi eta garatuko dira ekimen horiek.

Aisialdi birtuala

Aisialdi birtualeko programa sortu zen espazio berriak sortzeko eta AEN duten pertsonentzako aukera ludikoak eskaintzeko asmoz teknologia berrien bidez, gaur egungo bizitzan oso ohikoak baitira horiek. Lehen edizioa urrian hasiko da eta abendura arte luzatuko da, hainbat talde piloturekin.

Askotariko programazioa garatu da, parte-hartzaileen interesei eta beharrei erantzuteko. Bideo-deietara bideratutako zenbait IKTren erabilerarekin lotutako gaitasunetan sakontzeaz gain, autismoa duten pertsonen sozializazioa sustatzea izango du helburu, berdinen arteko elkarreragina eta kontaktua aktibatuz eta indartuz. Besteak beste, kirol-, aisia-, arte- eta kultura-proposamenak izango dira.

Bizimodu independentea

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak beste urtebetez lagunduko du APNABIk garatuko duen AENdun pertsonen bizimodu independenterako laguntza-programa. Ekimen honi esker, emantzipazio-prozesuak hasi baino lehen gaitasunak gara daitezke.

Prestakuntza teoriko-praktikoa egiten da, saio teorikoetan ikasitakoa esperientziazko asteburuetan praktikan jartzeko.

Zahartzea

Era berean, entitateak bultzada ekonomikoa jasoko du autismoa duten pertsonen zahartzeari buruzko azterlanean sakontzen jarraitu ahal izateko. Horrek aukera emanen du AEN duten pertsonen eta haien familien beharrei erantzuteko programak garatzeko, bai helduaroan, bai hirugarren adinean.

Comments are closed.