APNABIren Aldamiz Ikastetxeak Amazonen ‘Un clic para el cole kanpaina solidarioan parte hartuko du

Amazonek ‘Un clic para el cole’ kanpaina aktibatu du, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei laguntzeko elkartasun-ekimen berri bat, kosturik gabe eskola-materiala eros dezaten. APNABIren Aldamiz Ikastetxeak horretan izena eman du.

Parte hartzen duen bezeroak egin duen erosketaren balioaren %2,5 erabiliko duen zentroa aukeratu ahal izango du, aparteko ezer ordaindu gabe, Amazonek jarriko baitu diru hori ikastetxeen eskura materiala erosteko.

Nola lagundu dezaket?

1.- Sartu www.unclicparaelcole.es gunean

2.- Adierazi Aldamiz bilatzailean edo lagundu nahi duzun ikastetxearen izena. Amazoneko zure ohiko kontuarekin sar zaitezke, edo berri bat sortu.

3.- Erosi Amazonen nahi duzuna eta egin beti bezala. Amazonek erosketaren %2,5 emango dio gure zentroari, zuri aparteko gasturik eragin gabe.

Comments are closed.